kritiken hemeroteka

8.768 kritika

« | »

Londres kartoizkoa da / Unai Elorriaga / Elkar, 2009

Hiru zoro eta erdi Jose Luis Padron / Bilbao, 2009-12

Sagarren kasua ederra da literaturari buruz hitz egiteko. Hain zuzen ere, Londres kartoizkoa da (Elkar, 2009) nobelaren protagonistak bota egiten ditu sagarrak teilatutik behera liburuaren erdi-erdian. Egileak sinbolo moduan erabili nahi zituen sagarrak hasieran (nik ere ez dut esango zeren sinbolo, inork interpretatuko du), baina liburuak aurrera egin ahala konturatu egin zen sagarrak bere aurreko literaturaren substratuetako bat zirela eta hautsi nahi izan du horrekin. Ken zitzakeen aipu guztiak, baina ez: zeudenean utzi zituen bere literaturaren aldaketaren sinbolo gisa. Hau da, “sinbolo erreal” bat izatetik, literatur sinbolo izatera pasatu zen, bere literaturagile prozesuaren sinbolo.

Lekuan fidakor utzi nuen poltsa bat. Lapurtu egin zidaten, sinistu, tartean Unai Elorriagaren nobela berria. Lapurretaren atzean nor-nortzuk egon daitezkeen berari galdetu, eta aukera asko etorri zaizkigu burura: Ikazkinak izan daitezke, noski. Edo epaileek lapurtu zidaten liburua beharbada, ez baitira liburuan umetan uste genuen bezain hutsezinak eta desinteresatuak. Edo Ris teilatukoak ere izan daitezke lapurrak, ez baitute liburuan oso ondo ematen. Baina Ris teilatura sartu ez zirenak ere izan daitezke lapurrak, jakina, liburuan ematen duten itxura epel samarrena baita.

Liburua irakurri ez duenak ez du ezer ere ulertuko, baina orain badauka aitzakia liburua irakurtzeko. Nik berri bat eskuratu, eta irakurri nuen azkenean. Gustura, gainera. Londres kartoizkoa da laugarren nobela da Elorriagaren zerrendan. Eta liburuaren arrakasta zer txoro klasek ospatuko duen egileari galdetu diogunean, kontatu digu Lituanian, esate baterako, badagoela bere irakurle bat, apur bat zoroa bera, Egle Naujokaityte izenekoa, asko poztuko litzatekeena bere liburu hau lituanieraz jarriko balitz. Eglek Elorriagaren ipuin bat itzuli du lituanierara eta kontatzen zion paragrafo bat itzuli ez beste, lagunei bidaltzen ziela messenger bitartez, eta guztien artean komentatzen zutela. Beraz, Lituanian behintzat bere liburuek badauzkate jarraitzaile zoro batzuk. Baliteke Luxenburgon edo Mexikon beste pare bat ere egotea. Gure artean ere ezagutzen omen ditu hiru eta erdi. Zoroak guztiak.

Azken kritikak

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak