kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Autokarabana / Fermin Etxegoien / Pamiela, 2009

Autokarabana E.B. / Aizu!, 2009-12

Fermin Etxegoien kazetari oñatiarraren lehen eleberria da Autokarabana. Lehen ere saiakera bat argitaratu zuen, Neurona eta zeurona, baina hauxe da nobelaren mundu honetan egiten duen lehen pausua. Abiapuntu ona. Fermin Etxegoienek euskal gizarte modernoaren erretratu berezia egiten digu bere lan honetan, estruktura korapilatsu, baina era berean ulergarri eta jarraitzeko erraz baten bidez, espero ez dugun amaierara eramaten gaituena.

Gure gizarte honetan egunero bizi ditugun hainbat eta hainbat egoera arrunt eta ez hain arrunt deskribatzen dizkigu, denetan ironia puntu bat eta ikuspegi pertsonala ezarrita. Hortxe dira hiria eta herriaren arteko berdintasun-desberdintasunak, herri eta hiri minak, bikote harremanak, zaharrak zein berriak, elkarrengandik aldendutako gurasoen gorabeherak, seme-alabekiko harremanak, lana eta langabezia, kooperatiben mundu zabal-itxia, edozertarako egin ohi diren “plan estrategiko” famatuak eta euskara… Euskararen inguruan, zenbat aipamen eta ikuspuntu!!! Euskaldun zaharrak, berriak, galdutakoak, berriz ikasitakoak, erraztasuna dutenak eta trakets dabiltzanak, euskara bizimodu dutenak, militantziarako erabiltzen dutenak, aitzakiatzat hartzen dutenak… Hainbeste gairen inguruan hausnarketarako balio duen eleberria, duda barik, norberak bere gustukotzat ala ez hartuko dituenak, baina, ziur gaude, edonori pentsaraziko diotenak.

2. mailatik gorakoentzako nobela da oraingo honetan dakarguna.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak