kritiken hemeroteka

8.733 kritika

« | »

Autokarabana / Fermin Etxegoien / Pamiela, 2009

Auto…biografia? Ainara Maia / Gara, 2009-12-04

Bizitzaren autobideak ez du zentzurik, ezta itzulbiderik ere. Bizitzaren barnean goaz gutako bakoitza, batzuk bizkorrago, besteok mantsoago, eta bizitzak aitzina segitzen du, gu gabe nahiz gurekin. Gurpildun tramankuluetan korrika eta presaka goaz ea nor lehenbizi iritsi; nora? Pentsatzen paratu gabe sentimenduak gurpilek zapal ditzaketela, eta zapaltzen dituzte; gelditu gabe, baina denok irribarretsu, irribarrea tristea bada ere, unibertsoari eskatuz gogo biziz gure alde para dadin.

Hori dio, bederen, Paulo Coelhok, eta hari arras ongi doakio. Hori dio Fermin Etxegoien idazlearen eleberri honetako protagonistak ere, eta dena nahiaz beste ateratzen zaio, “zerbait desiratuz gero gogo biziz unibertsoak berak konspiratzen du lor dezazun”, behin eta berriz errepikatzen badu ere; Paulo Coelhok lortu duen arrakasta hain da handia garai postmoderno hauetan, unibertsoaren konspirazio hori sinetsi beharra duela. Ni, berriz, Coelhoren Alkimista liburuaz oroitu naiz, ahazteaz ikasi ez dudalako oraindik.

Herri hizkera erabiltzen du idazleak, zenbaitetan arrunkeriaz mintzo ere, erranen nuke, gizonezko ikuspegi batetik gaur egungo euskal gizartea hankaz gora paratzeko, edo gutxienez zer pentsarazteko euskal gizartearen arlo guztiei buruz.

Sexu-minez etengabe dagoen banandutako aita herri txiki bateko kooperatibako langilea bere herrian lanean; emazte ohia eta alaba txikia Bilbon ditu. Hasieratik esaldi zuzen eta ulerterrazetan barna aise murgildu naiz, tarteko pertsonaien arteko elkarrizketa laburrekin.

Hizkuntzarekin jolas egiten du, ez preseski euskara jator edo zuzen batean; horrela euskarari buruzko iritziak botatzen ditu. Hasieratik nahastu ditut idazlea bera eta protagonista, lehen pertsonan idatzia dagoelako, eta gainera liburuaren amaiera aldera arte ez baitu aipatzen protagonistaren izenik: Elias Aldasoro.

Gizonezkoaren ikuspegitik kontatzen du protagonistak 2007. urtea hasi berritan bere eguneroko bizitza pertsonal nahiz profesionala. Bizimodu modernoak ez du asetzen eta dena kritikatzen du, baita gizontasuna bera ere. Gaur egungo euskara planek gogaitzen dute, bere ama-hizkuntza euskara izan arren, erosoago sentitzen delako erdaraz. Hiriaren eta herriaren artean dago banatuta protagonistaren patua, baina ez dut nik eleberria kontatuko hemen.

Bizimodu postmoderno hau kritikatzen du etengabe Eliasek; bizitza bakarra bizi dugun arren, kontrakoa sinetsarazten zaigulako haren ustez, hamaika batera bizi genitzakeela, autokarabanaren irudi zoragarriaz noranahi joan eta bizi alegia. Baina nora joan?

Azken batean, zertarako izan supergizon bat, etengabeko aseezintasun batean bizitzeko? Norberaren egia bilatzea da norberaren patua, nahiz eta bizitzak badakien bidegabe izaten, baina gure etsipenak, haserreak eta tristurak baretzeko mundu postmoderno itogarri honetan nork bere barnera begiratzea beste biderik ez dagoela esaten du Paulo Coelho berak ere.

Eta eleberriko protagonistak bere amorrua baretzeko bere egia paper eta boligrafoarekin korapilo guztiak (lana, familia, maitasuna, sexua, bizitokia…) askatu nahi izan du idazleak eleberri honetan. Pentsarazteko galderak botatzen ditu, gainera!

Azken kritikak

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Erbeste
Juan Garzia

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak