kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Londres kartoizkoa da / Unai Elorriaga / Elkar, 2009

Londres kartoizkoa da eta nobela hau ere kartoizkoa Mikel Asurmendi / Irunero, 2009-12

Unai Elorriagaren laugarren nobela duzu Londres kartoizkoa da. Euskal literaturan eleberri generoa soilik landutako da Algortako idazle hau. Generoak genero, idazleak idazle, irakurleak irakurle… Unai Elorriagaren literaturak bere-berezko ukitua dauka. Literatura, generoak genero, gustuak gustu, gustu kontua izaki.

1. Teilatuko ahotsak izena du nobela honen lehen atalak. Phineas protagonista nagusiari beste hirurek laguntzen diote teilatu(et)an: Musone, Datos eta Bleuler lagunak Phineasen Sora arrebaren zain daude. Diktadura baten osteko garaia da. Pertsonaiak Liburu Brodatuaren aginduen arabera bizi izan dira orain gutxi arte. Herriko lau medikuek egindako bost grabazioen xerka dihardute lagun hauek. Herriko geltokia eta errepide nagusiak teilatu(eta)tik behatzen dituzte. Iraganeko desagertuak (Sora tarteko) edo torturatuak dituzte gogoan, besteak beste.

Estiloak estilo, gustuak gustua, narrazioko hainbeste “esan du” eta “gogoratzen du” gabe, gusturago hartuko nuke narrazioa. Literatura gustu kontua da baina. Protagonisten itxaropena astuna egin zait. Ez ditut pertsonaiak neureganatu. Baina hori ez da idazlearen gabezia. Nor bere izaeraren arabera bizi da, eta halaxe bizi ere narrazioa. Nork bere obsesioak bere maneran sentitzen ditu bizitzan hala nola literaturan. Eta halaxe sentitu ere fikziozko pertsonak. Hitz bitartekoen sentipen transmisioa da literatura.

2. Ingelesen ahotsak dator gero. Atal hau beste hiruetatik bereizten da. Beste bi atalekin lotura bide du. Lotura ei du. Nik ez dut erraz egin lotura hori. Motza naiz antza. Ez da posea, benetan. Irakurriko dut nobela berriz ere. Alta, atal honetan murgildu naiz nire gustuko literaturan. Ez bakarrik intriga helarazi didalako, besterik gabe, bakoitzak irakurle gisa duen maila —edo ahalmena— duelako. Ez pentsa aise denik horregatik, ingelesen ahotsa eta umorea txertatuak baitira narrazioan. Alabaina behin absurdistanen murgildu ostean, teilatuko ahots gris apalak baino nahiago ditut hauenak: Mr. Utterson, Mr Mallowan, Mr. Feltram, Mr. Flechsig, Gladys Podgers, Barrymore, Florence, Filby, Bornas, Ruton edota Miss Albret-enak. Halere, zer nahi duzue, pertsonaiek hauek ere ez naute Mitrofan diktadorea gorrotatzeko lain liluratu. Nork bere gustua edo adimena…

3. Ergelen ahotsak izena du hirugarren atalak. Eta Soraren esperoan edo peskizan segitzen dute protagonistek. Eta egia esan, egileak asmatzen du protagonistak izendatzean. Ergel samarrak dira. Halaxe azaldu nahi bazituen bete-betean asmatu du. Absurduaren magia zaila da helarazten, zinez zaila, eta aurreko ataleko pertsonaien aldean, hauek ez dute haiek duten bizitasunik. Egileak hori helarazi nahi bazuen, ederto asmatu du.

4. Dendriten ahotsak atalarekin amaitzen da liburua… “bakarrik da Phineas hamazazpigarren teilatuan. Hiru egun udazkenerako”. Bleulerrez gain, Bornas eta Ruton aipatuak dira orain, baita hauen grabazioak. Mitrofan zein gaiztoa den ere ageri da. Gaiztoa baino gaixo psikikoa da Mitrofan, baita gure historiako Mitrofan guztiak, baita diktadore “izan ahal izateko jaio” ez direnak/garenak ere. Izan ere, gaizto eta gaixo psikikoaren munta nork berak duen botere mailaren arabera areagotzen baita. Mitrofan asko dago munduan, gutako bakoitzak Mitrofan txiki bat baitaramagu barruan. Bai aita-ama garenean bai seme-alaba garenean ere.

Sora ez da berriz etorriko noski, uda aspaldi joan zen. Azalduko balitz akabo istorioa.

Eta 5. Konplexua da Unai Elorriagak eraiki duen nobela. Aurrekoak ere ez ziren singleagoak. Diktadura agertzeko berezko modua da Londres kartoizko da. Ataleko izenburuetan bezala, liburuaren izenburu nagusian asmatu duelakoan nago. Horixe bazuen asmoa, asmatu du. Elorriagaren Londres kartoizkoa da eta bere nobela ere kartoizkoa da. Kartoia ez da gai arbuiagarria, ez gutxiesgarria. Badira gai nobleagoak ordea, hala harrizko nola burdinazko gaiak. Gustu kontua da. Areago psikologia kontua bada. Irakurle bakoitzak berea dauka. Eta nobelaren eraikuntza konplexua den bezainbatean konplexuak dira ere pertsonaien psikologiak. Konplexuak eta arraroak. Zer bestela!?

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak