« Izendatzearen balioa | Literaturan bertan »
Hodeiak zapatetan / Mikel Etxaburu / Susa, 2014
Gu eta haiek Javier Rojo / El Correo, 2014-05-10
Euskaraz egin ohi den poesian badago eredu bat, ia estandarra. Poesia mota honetan “gu” bezala definituta agertzen den osagai bat aurkitzen dugu. Era desberdinetan osaturik aurkezten zaigu “gu” hau, baina batzuetan “ni” eta “zu” dira haren atal nagusiak. Bi elementu hauen artean harreman afektiboa, amodioa, eraikitzen da. Bestaldetik, “haiek” bezala defini daitekeen bestelako osagaia topatzen dugu, aurrekoarekin kontrajarrita. “Haiek” arrotzak dira, “gu” barruan sartzerik ez dutenak, “zuk” eta “nik ” osatzen dugun “gu” hori nolabait suntsitzeko asmoa dutenak. “Gu” afektibitatearen erakuslea den neurrian, “haiek” gaiztakeriaren esparrutzat har litezke.
Honelako oinarriak erakusten ditu Mikel Etxaburuk idatzitako “Hodeiak zapatetan” poema liburuak.
Poemak eraikitzeko, ohikoa izaten den iruditeria erabiltzen du idazleak, bi metafora nagusiren inguruan antolatuta: itsasoa eta kartzela. Begi-bistako esanahiaz horniturik agertzen dira bi irudi horiek, askatasuna eta askatasun-eza adierazten baitute hurrenez hurren. Baina bestelako konnotazioak ere aurki ditzakegu beraien erabileretan. Kartzelak errepresentatzen duen errealitate hurbilaren aurrez aurre itsasoak irudikatzen duen itxaropena dugu, oraindik ere bete ez diren desioen esparrua baita. Baina jakina, momentu batean amestutako ilusioen benetako izaerarekin egiten du topo. Kartzela inguru erasokorra izan daiteke, baina horren aurrean ilusioak eraikitzen direlarik, ilusio horiek mantentzen dituen babeslekua ere bada kartzela: “[…] badiotsut / maiteago izan dudala / ziegako pareten artean / amesten nuen herria”. Horixe esaten zaigu 74. orrialdean. Bertako poemek batzuetan neke handirik gabe irakurketa politikoa izan dezakete, ia-ia alegoriaren mugan baitaude.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez