« Aihen ahula | Idazkera bikaina »
Inon ez, inoiz ez / Iban Zaldua / Elkar, 2014
Hemen eta orain Iñigo Basaguren-Duarte / barnezine.com, 2014-05-16
Inon ez, inoiz ez (Elkar, 2014) Iban zaldua idazle donostiarraren azken lana da. Berriz ere, ipuin bilduma batekin datorkigu, bere eremu naturala dena. Bertan ondoen moldatzen da eta bere dohaiak hobekien erakusten ditu. 38 ipuin guztira, bere lanik luzeena den honetan. Bertan Zalduaren hain berezkoak diren kontakizunak aurkituko ditugu, fantasiazko osagaiak eta errealitatea uztartzen dituztenak.
Gaiei dagokienez, bere betiko obsesioak aurkituko ditugu: musika, gizarte harremanak, gauza —euskal gatazka izendatzeko erabiltzen duen terminoa—, heriotza,… Oraingoan euskal gatazka politikoari bloke oso bat esketzein dio —Hemen eta orain izenekoa— non modu kronologikoan azkeen urteetako gertakariei errepaso bat ematen dien, beti ere bere ikuspuntutik. Heriotzarena ere besteetan baino presenteago dagoen gaia da. Modu berean aitatasun-amatasuna, obsesioak —hipokondriako kronikoak garenontzat “Lerro hori bat, lerro gorri bat” ipuina ispilu bati begiratzea bezalakoa da—, zahartzaroa, heldutasunaren erantzunkizunak,… aurkituko ditugu.
Irakurlearekin jolasten du Zalduak. Bera eroso sentitzen den eremura garamatza, beti erraza izango ez den bidaia batetan bidezidorrak zeharkatuz eta bihurguneetan galduz. Fantasia erabiltzen duela aipatu dugu, baita absurdua eta bukaera kafkiarrak ere, beti ere errealitatearen irudikapena egiteko.
Hemen eta orain gertatzen dira kontakizunak. Baita inon ez eta inoiz ez. Historiarekin, denborarekin eta espazioarekin bikain jolasten du. Gure iragan hurbilaren erradiografia ederra, Zalduaren azken lan honetan eskeintzen zaiguna.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi