« “Testigantza” | Hilketak Baztanen »
Absurdoko kontuak edo zoroen herriko kronikak / Patxi Zabaleta / Pamiela, 2013
Kaosaren logika Javier Rojo / El Correo, 2014-04-05
Patxi Zabaletaren ibilbidea ezaguna da batik bat politikaren alorrean egin duen lanagatik. Honez gainera, euskaltzain oso ere bada. Gauzak horrela, euskal gizartean nahiko ezaguna den plaza-gizona da idazle nafar hau, eta horregatik literaturaren alorrean egiten duen lanaren aurrean joera izan dezake baten batek beste alorretan sortzen dizkion aurreiritziekin begiratzeko. Ni naizen irakurle honengan ere aurreiritziek eragina izan dezaketela onartuta, goazen bada “Absurdoko kontuak edo zoroen herriko kronikak” izenburuko liburu hau komentatzera.
Lehenengo eta behin, nire harridura aitortu behar dut liburu hau argitaratzeko Pamielak hautatu duen bildumagatik, liburua “Saio eta Testigantza” deitzen den bilduma batean agertzen da-eta. Liburua irakurtzerakoan, ordea, fikziozko narrazio batzuekin topatzen gara. Izan ere, liburuan agertzen direnak Kokoherri deitutako irudimenezko herri batean kokatzen dira. Herri horretan logikatik harat dauden bitxikeriak gertatzen dira eta, jakina, logikatik harat dauden bitxikerien aurrean hango biztanleek logikatik harat dagoen modu absurdoan erantzuten dute, beraien artean zentzu gabeko gatazkak-eta sortuz.
Pertsonaiak ez dira norbanako bezala identifikatzen, taldeen partaideak izango balira bezala baizik. Logikatik urrun dauden gertakariak eta talde-jarrerak aurkezten bazaizkigu ere, begi-bistakoa da liburu honek alegoriarako joera nabarmena aurkezten duela. Eta irakurleak alegoria dekodifikatzeko ahalegina egitean absurdo hori itxuraz baino ez dela absurdoa pentsatuko du azkenean, hots, oso arrazionala dela. Bestalde, umoretsua izan nahi du askotan, baina nago Patxi Zabaletaren umore zentzua oso berezia dela, pertsonalegia alegia.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi