kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Diot / Gabriel Korta / Egilea editore, 2013

“Testigantza” Jose Luis Padron / Bilbao, 2014-04

Diot izeneko poesia liburu berria kaleratu du Gabriel Korta idazleak, autoedizioaren bidetik. Seigarren poema liburua du aspaldi poeta izatea erabaki zuen errenteriarrak. 17 urterekin heldu zion poesiari, eta harrezkero poeta da.

1980an argitaratu zuen Gabriel Kortak Isiletik, bere aurreneko poema liburua. Lan hura Ustela Sailarekin atera zuen. Susarekin bigarrena, Okaranak (1986). Harri hautsiak (2002) da hirugarrena. Laugarrenak lau (2010), izenburuak dioen bezala, laugarren poesia liburua du, bertan bildu zituen haren aurreko lanak, Isiletik, Okaranak, Harri hautsiak, eta ekarpen berria, Testigantza. Bosgarrena bere ibilbidean, Elurra galtza motzetan, 2012an kaleratu zuen. Diot da bere azken poesia liburua.

Baikorrago dator, bere bizi esperientziari tente eusten, ez erortzen, eta aspalditik ezagutzen dugunontzat, hobekuntza nabaria antzematen dugu Gabrielengan, oinarrizko bizi baldintzetatik hasi, eta sakontze aldera, idazten dituen poemetara iritsi arte.

Gabriel Kortak ez du maite itxurakerietan ibiltzea. Azken liburuaren aurkezpenean, Zumarragako Zelai Aristi Kultur Etxean, esan zuen lehen komunista militantea izan zela, hala ere ez dituela justifikatzen Sobietar Batasuneko iraultzan Stalinek hainbeste errusiar hil izana. Korta ez du nahi ez ezkerreko ez eskuineko diktadurarik. Baina ez dela antikomunista sentitzen. Komunista da, eta komunistek betidanik aldarrikatu dutena aldarrikatzen jarraitzen du hark ere, hau da, justizia, klase diferentziarik ez egotea, eta denok berdinak izatea legearen aurrean, alderdi batekoak izan edo bestekoak izan. Kezka politiko horietara ere maitasunez eta gogoz hurbiltzen da Gabriel Korta, poesia bidez.

Era xumean izeneko poeman, honako hau dio poetak: “Handinahirik gabe bizi naiteke, era xumean. Bosgarren solairu honetan bizi naiteke. Ez dut asko behar bizitzeko. Merkatalgoko erakustokiak begiratzearekin konformatzen naiz. Nire beharrak oinarrizkoak dira. Txiroa naiz, baina kontzientziaduna”. Halakoa da Gabriel Kortaren poesia ere.

Gabriel Kortak argi eta garbi, ozen esan nahi duena da gakoa askatasunak duela, eta askatasuna maitasuna dela. Gizartearen eta hizkuntza beraren berdintasunean, anaitasunean eta fraternitatean amesten da Gabriel Kortaren testigantza poetikoa. Azken finean, Gabriel Kortak hitzez eta obraz azpimarratzen duen bezala, testigantza kontua da dena.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak