« Esan ezin denaz | Noizbait hasten baita »
Odolaren deia / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2014
Odolaren indarra Javier Rojo / El Correo, 2014-03-29
Ia oharkabean Iñaki Irasizabal bere ibilbidea urratzen ari da euskal literaturaren barruan. Narratibaren alorrean egiten dituen lanak literatura beltzarekin erlazionatu ditzakegu gehienetan eta “Odolaren deia” deitzen den nobela labur honetan ere halaxe gertatzen dela ikus daiteke. Bi anaiaren artean sortzen den harremanaren inguruan biltzen da nobela honen argumentua. Bi anaia hauek aspaldidanik daude elkarrengandik urrun, hamar urte baino gehiago baitira elkarren berri ez dutela. Gauzak honela, egun batean Gorkak, narratzailearen papera ere jokatzen duen pertsonaiak, anaiaren telefono deia jasotzen du aita hil zaiela esateko. Nobelaren lehen partean anaien arteko harremanak kontatzen zaizkigu, aitaren heriotzak berriro ere ekartzen baitizkio gogora Gorkari aspaldiko istorioak eta familiarekin izandako gatazkak. Horrela jakingo dugu bi anaiak gazte garaian alproja xamarrak baziren ere, bizitzan bakoitzak eraman duen ibilbidea nahiko desberdina izan dela. Irasizabalek idatzitako narrazio hau literatura beltzaren bideetatik abiatzen da. Ikusiko dugu nola garailearen azalaren atzean barru iluna ezkutatzen duen anaia nagusiak. Literatura beltzaren ezaugarrietako bat izan ohi da bertan kontatzen direnak idazlanaren barruko logiko sendo batek gidatu behar dituela, bestela idazleak “deus ex machina” tranpati baten antza hartu dezake-eta, pertsonaiak beraren nahiaren eta asmoen arabera mugiaraziz.
Eta nago familia kontuak oso era interesgarrian eta ondo kontatu ondoren, idazlea gertakarien sarean harrapatuta geratu dela eta ez duela oso argi izan nola askatu pertsonaiak gertakari horietatik. Izan ere, gertakari horien logika dela-eta duda asko sortu zaizkit: adibidez, pertsonaien jokaerak askotan ez datoz bat haiek dituzten baliabideekin; edota ez da kontuan hartzen bideo digitalaren garaian ez dagoela desberdintasun handirik oroginalaren eta kopiaren artean…
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi