« Munduon, zertarako? | Gela bat norberarena »
Haragia / Eider Rodriguez / Susa, 2007
Haragia Asier Sarasua / Eibartik, 2014-03-05
Haragia eta azala. Beroa eta hotza. Jarrerak, sentimenduak eta premiak. Haragia ukitu nahia eta ezin ukitua. Oraingo minak, baina baita lehengoak ere, ezagunak eta ezezagunak, agerikoak eta ezkutuak. Amodio pixkat eta desamodioa barra-barra.
Lanetik bota berri duten emakumea, etxetik alde egingo duen beste bat, eta ihes egin mahiko lukeen hirugarrena; presoa eta abokatua, desagertutako gurasoak, suizida potentzialak eta haragizkoak. Giza harreman katramilatsuetan trabatutako pertsonaiak. Eider Rodriguezek zorrotz disekzionatutakoak. Zorrotz, baina juzkurik egin gabe. Gordin.
Katu jendea bezala, (hori ere famatu nuen aurreko batean) ipuin-liburu on bat. Ipuin-liburu bikain bat. Hamabi ipuin eta hamaika mikro-istorio. Izan ere, ipuina amaitzean galdetzen diozu zure buruari, “zertaz zen?”, eta erantzuten duzu: “pufa, hainbeste gauza eta detaile kontatu dizkigu 10 orrialde eskasetan. ..!”. Errealitatearen behatzaile eta kontatzaile zorrotza da izan, Rodriguez.
Estilo sendoan idatzitako ipuinak dira, konplexuak baina artez idatzitakoak, liburuari batasun handia emanez (ipuinen bat ezberdin samarra bada ere). Oso orekatua, gainera, ipuin guztiak direlako onak; gehienak oso; hiruzpalau bikainak. Zeintzuk azpimarratu ditudan? Ia guztiak, esate baterako: Salgai, Apur bat Zoroa, Hirugarren oparia, Nahiago nuke gezurrik ez esan, Usainak edo Errautsak.
Kasualitatez, ia jarraian irakurri ditut Alice Munro (Zorion handiegia) eta Eider Rodriguez, eta esango nuke nolabaiteko antzekotasunak daudela bataren eta bestearen artean. Ipuinak planteatu eta garatzeko orduan, istorioak aukeratzeko orduan, egoerak eta sentimenduak hain aratz azaleratzeko orduan; gauzak esan gabe esateko eta esandakoak ezkutatzeko orduan, ipuinei ez-amaierak jartzerakoan. “Hara gure Alice” pentsatu dut amaieran.
Laburbilduz, liburu zoragarri bat. Azken batean hezur-haragizkoak baikara. Irakurri.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui