« Pop-ipuinak | Abandonuaren ispiluak »
Sorginak (lehen eta orain Afrikan eta hemen) / Xipri Arbelbide / Elkar, 2011
Sorginetan sinesten Javier Rojo / El Correo, 2011-06-25
Xipri Arbelbidek sorginen mundua ezagutarazi nahi du “Sorginak. Lehen eta orain Afrikan eta hemen” izenburuko saiakera honetan, eta horretarako bere esperientzia pertsonala erabili du abiapuntu moduan, zeren Boli Kostan misiolari egon zenean ikusitakoak azaltzen baititu. Magiak mundu horretan duen garrantzia azaltzen digu eta ikusiko dugu nola hango jendeak benetakotzat hartzen dituen sinestezinak diruditenak, are norberaren esperientziaren aurka daudelarik ere. Kasu honetan, norberaren esperientziak eta sinesmenak talka egiten badute, sinesmena da nagusi ateratzen dena, esperientzia sinesmen horretara egokitu behar delarik. Afrikako gertakariak kontatzen dituen atal hauek anekdota bilduma interesgarriak dira, anekdota horiek integratzeko eskema teoriko sendoa falta duela iruditzen bazait ere. Hurrengo kapituluetan Boli Kostakoak alde batera utzita, Euskal Herri kristaura biltzen ditu begiak idazleak, hemen, Europako Mendebaldean historian zehar zer gertatu zen azaltzeko. Eta ondorio nabarmen batera heltzen da idazlea: sorginetan eta magian sinestea ez da herri “primitiboetan” bakarrik gertatzen. Herrialde aurreratuetan eta hiri giroan ere halako sinesmenak baditugu. Euskal Herriaren historian ikusitakoa azaltzerakoan, adierazten zaigu sorginetan-eta sineste hori gertatu zela kristau sinesmenak oso sakonak ez zirelako. Sakonean animismoarekin lotu litezkeen sinesmen batzuk zeuden eta horien gainean kristautasuna txertatu da, baina aspaldiko sinesmen animista horiek guztiz bazterrean utzi gabe. Kristautasunak bere sinesmenen eskeman sartu zuen sorginetan-eta sinestea, baina horretarako deabruaren presentzia nabarmendu behar izan du.
Liburua bukatzeko De Lancreren idazkietan agertzen direnak aztertzen ditu Arbelbidek, hura izan baitzen XVII. Mendearen hasieran Ipar Euskal Herria sorginetatik “garbitzera” etorri zen inkisidorea. Idazlana, interesgarria gertatzen da, baina nahiko anekdotikoa lehen esan bezala. Xehetasunak bilatu nahi dituenak, istorio eta anekdotak jakin nahi dituenak, hor aurkituko du bere interesa non asetu.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez