« Zerua zikintzen | Aho bete hortz »
Biodiskografiak / Iban Zaldua / Erein, 2011
Pop-ipuinak Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-06-24
“Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan”. Horrela zioen laurogeiko hamarkadan euskal rock talde baten kantaren letrak. Eta hau hemen aipatzea ez da debaldekoa, azken bolada honetan euskal letretan agertzen ari baitira norberaren kondairak, aitzakiak, ezberdinak direlarik. Irakurle, eskuartean daukaguna Iban Zalduaren Biodiskografiak da, bere azken lana. Erein argitaletxeak edizio txalogarri bat egin du; formatoa, CD batena da, eta bertan hogeita hemezortzi disko? (agian Zalduak benetako garaian kasete formatuan erabili zituen) azalen irudiaren ondoan idazle donostiarrak ipuin bat idazten du, laburra, mikro mundu bat azalduz, bere ohiko ipuingintza erakutsiz. Eta bertan elementuak, Iban Zalduaren obsesioetako batean oinarritzen dira: absurdoaren gorazarrea; musika da aitzakia, baina pertsonaiak protagonista nagusiak dira; agian beraien joan etorriak oso identifikagarriak dira pop-rockaren inguruan ibili garenontzat. Aipatzekoa da, ere, bere nerabezaroaren paisaia idazten duela, hau bere ipuinetan maiz gertatzen den bezala, orain musikaren hautu ia historizista bat eginez. Historiak, ez dira sekulakoak, behar bada egileak ere ez zuen asmo hori lan honetan, idazleak aukeratu duen formatuagatik, ez baitu erraza izan historien borobiltzea. Baina lan guztietan bezala, irakurleak aurkituko ditu Iban Zalduaren ohiko perla interesgarriak. Deigarria da, ipuin batzuk, bere formagatik, elkarrizketa nagusi delako, agian antzerkitik gertuago daudela, eta hau esan daiteke ez dela ohikoa Zalduaren lanetan, eta alderdi horretatik, hau nobedadea da. Iban Zalduaren ipuingintza gustuko duenak, badu hemen beste aukera bat irakurraldi bat egiteko. Eta poperoak nostalgiarako beste bidaia bat.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui