« Galderez defendatutako etxea | Saio osatu gabea »
Sirena-hotsak / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2013
Sirena-hotsak Itziar Egibar / Aizu!, 2014-01
Era batera edo bestera iraganera jauzi egiten duten lau narrazio batzen ditu Xabier Etxaniz Rojoren Sirena-hotsak liburuak. Azkenak ematen dio izena bildumari, sirena-hotsek beteko baitute herria hiru lagun gaztek tren bati su eman behar dioten gauean.
Lehenengo kontakizunean, ordea, Fabian da protagonista, agure donostiar bat zaintzen dabilen etorkin nikaraguarra; agure horrek, baina, zerbait ezkutatzen du… Bigarren ipuinean, Sarak aita zenak idatzitako liburu bat aurkituko du, eta amari eman nahiko dio opari; haatik, liburu horrek ere zerbait ezkutatzen du… Hirugarrenean, berriz, Andonik AEBetara joatea du amets, american way of life delakoa bertatik bertara ezagutzeko…
Lau narrazioak irakurtzen dira atseginez, lauretan jakin baitu idazleak amua berehalakoan botatzen. Zer gorde du agureak, hiltzen denean, Fabiani emateko? Nor da liburuko argazkian agertzen den emakumea? Konponduko ote da Andoniren lantegiko arazoa, Ameriketara joan dadin? Lortuko ote dute hiru lagunek ekintza gauzatzea? Galdera horiek xaxatuta, aise egingo du irakurleak narrazioaren amaiera bitarteko bidea, Xabier Etxaniz Rojoren idazkera samur eta arina lagun. Hala, esaldi laburrek eta estilo zuzenak asko erraztuko diete irakurketa euskara ikasleei ere.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi