« Parisen bizi naiz | Euri kontuak »
Txokolatezko dinamita / Mikel Taberna / Susa, 2001
Txokolatezko dinamita Asier Sarasua / Eibartik, 2014-01-04
Tabernaren lanak aurten jaso du oihartzunik handiena, ziurrenik, Alkasoroko Benta (Susa, 2013) eleberria dela eta. Baina Alkasoroko unibertsoa orain dela 13 urte plazaratu zigun idazle beratarrak Txokolatezko dinamita honi esker.
XX. mende hasiera-erdiko Nafarroara garamatza Tabernak, 8 ipuin labur ederri esker (“Amuarraina eta aingira”, “Bota xoxa!”, “Hontxa”…). Gehienetan Urrabia ibaiaren (Bidasoa kamuflatua) kantua entzuten dugu orrialdeetan; beste batzuetan Egarena. Bortzirietatik Iruñera eta Lizarrara joango dira pertsonaiak, pertsonaia ustez arruntak, hezur-haragizkoak, xumeak. Kontakizunak eta gertaerak bezalaxe, hauek ere xumeak.. eta, hala ere, unibertso moduko bat sortzea lortzen dutenak. Zenbait pertsonai, gainera, kukuka azalduko zaizkigu ipuin batean eta hurrengoan, orain protagonista, hurrengoan “figurante”, mundu horri batasun modukoa ematen. Lehen pertsonan kontatuta daude ipuinok, sarri askotan haur edo gazteen begiradapean, ez baina ikuspegi xalo edo samurregiarekin. Idazkera ere gustagarria, berea, eta kontakizunak eskatzen duenerako eraginkorra. Hortaz, Taberna irakurri ez baduzu, gomendatu egingo nizuke; eta Alkasoroko Benta gustatu bazaizu, nola ez.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez