kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Parisen bizi naiz / Koldo Izagirre / Susa, 2013

Baztertuen poetika Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-11-22

Koldo Izagirre aurkezpenik behar ez duen idazle horietako bat da. Bere ibilbide luzean zehar, hainbat generotan aritu izan da baina nago poesian lortzen dituela bere emaitzarik hoberenak.

Arlo honetakoa da bere azken idazlana, Parisen bizi naiz izenburua daukana. Liburu honetan agertzen zaigun planteamendu orokorra 43. orrialdean irakurtzen diren bi lerro hauetan laburbilduta ikus dezakegu. Izan ere, orrialde horretan hauxe azaltzen zaigu: “gutiago amorratzen garela orain / injustiziak gero eta handiagoak diren arren”. Hitz horietan plazaratzen du Izagirrek bere jarrera, bizitzaren aurreko jarrera ez ezik jarrera poetikoa ere badena, biak loturik poeta izatea bizitzan ibiltzeko modua baita, errealitatearekin ados ez dagoenaren modua alegia.

Bi ardatz nagusi agertzen zaizkigu Izagirreren literaturan. Alde batetik, lehenaren eta orainaren arteko lehia dugu. Lehenaldian haurtzaroko eta gaztaroko mundua agertzen zaigu. Mundu horretan itxaropenek oraindik ere ez zioten beren lekua utzi etsipenari. Orduan borrokek zentzuren bat zeukaten. Orainaldia, Izagirreren planteamenduan, kontraesanen garaia da. Modernitateak gizakiak askeago egin beharrean lotuago eta kontrolatuago edukitzeko moduak asmatu ditu, desberdintasunak areagotzen direlarik.

Izagirreren poesian gizakia ez da gizabanakoa, besteekin harremanetan dago eta besteekin harremanetan dagoen neurrian bere izaera dauka. Gauzak honela, haren poesia, zentzu zabal batean ulertu behar dugun herrikoitasunera lerratzen da. Gaien aldetik haren poemetan modernitateak marjinatu dituenen ikuspuntuak zabaltzen ditu, baina herrikoitasun hori poemen formetara ere heltzen da, herri poesiaren aztarnak begi-bistakoak baitira. Idazleak, edonola ere, ez du bazterrean uzten hain ohikoa duen surrealismoa.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak