« Katu jendea | Gender trouble edo sexu/generoari bueltaka »
Euli-giro / Uxue Alberdi / Susa, 2013
Alderdi aztoragarria Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-10-18
Errealitateak badu alderdi aztoragarri bat. Ez da beldurra sortzera ailegatzen, itxuraz normala da-eta, baina ezinegon moduko bat uzten du bere atzean. Alderdi siniestroa, parte txarrekoa nonbait, baina definitzen zaila dena, atzeman ezin dugun presentzia leun bat baino ez dirudiena. Halako sentsazioa utzi didate Uxue Alberdiren eskutik datorkigun Euli-giro izenburuko liburuan argitaratu diren bederatzi narrazioek. Batzuetan errealitatea kolokan jartzen duen osagai horrek presentzia fisikoa du, zehaztugabea bada ere, lehenengo narrazioan baserriaren jabe egiten diren euliak bezala. Arrazoi zehatzik gabe poliki-poliki jabetzen dira etxeko gela guztiez, hor bizi den bikote gazteak zerbaiten bila dabilen bitartean eta batez ere eulien presentziaren aurrean harridura erakusten ez dutela, hori munduko gauzarik arruntena izango balitz bezala. Euliek, heriotzaren igarleak nonbait, baserri horretan misterio aitor ezina dagoela adierazten dute. Bestetan, alderdi siniestro hori batere misteriotsua ez dirudien gertakari batean aurkitzen dugu. Adibidez, haurdun dagoen emakumea bere bikotekidearen familia bisitatzera doanean ikusten dugun moduan. Denak oso maitagarriak dira berarekin, opariak egiten dizkiote, leku bat uzten diote familiaren etxean… Eta bitartean inpresioa uzten dute kanpotarra talde batean integratu nahi dutela, mutilaren familiak neska irentsi nahi duela nortasuna kentzeraino.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi