« Eta emakumeari sugeak esan zion | Detektibe-nobela »
Agirre zaharraren kartzelaldi berriak / Koldo Izagirre / Elkar, 1999
Ahaztutako liburuak Kirmen Uribe / Euskaldunon Egunkaria, 2002-12-28
Paul Austerrek oroitu ezean, betiko galtzen ziren objektuei buruz idatzi zuen Azken gauzen herrialdea liburuan: “Egia esan, arazoa ez da jendeari ahaztu egiten zaizkiola gauzak. Arazoa sortzen da pertsona batek zerbait gogoratu arren, besteak gogoratzen ez duenean. Elkar ulertzea galarazten du horrek”. Horixe gertatzen da liburuekin ere. Izan ere, oroimena hautua baita beti. Baina ematen du gero eta errazago ahazten ditugula liburuak, laburragoa dela haien bizitza eta noizbait ahominean egondako liburu onak arrastorik utzi gabe desagertzen direla gero. Iruditzen zait halako zerbait gertatu dela, besteak beste, Sarrionandiaren Lagun izoztua edo Izagirreren Agirre zaharraren kartzelaldi berriak liburuekin.
Izagirreren nobelak hasiera batean egiantzekotasunetik urrun dauden gertakizunak kontatzen dituela begitandu ahal zaigu —kartzelatik ihes egiteko bainoago, barrura sartzeko zuloa egitea, adibidez—, baina errealitatea bera dago askotan egiantzekotasunetik urrunen. Errealismoaren mugez oharturik, testimonialismoaren trikimailuak albo batera utzirik, ero jakintsuaren motiboa erabili zuen Izagirrek, Agirre’tar Nikola —euskal literaturaren historian gutxi dira hain landuak eta hainbeste baliabide dituztenak—. Eroak astindu egiten ditu balioak, entzun nahi ez direnak esan, egin nahi ez direnak egin. Izateko modu bat azaltzen du Nikolak, munduari begiratzeko modu jakin bat. Baina, batez ere, oroitzeko modu jakin bat nabari zaio. Memoria hori, gainera, ez da indibiduala, gizatalde batena baino; eta, Austerren pasarteari jarraiki, batzuek gomutan hartu nahi izan dutena, eta beste batzuek betiko ahaztu.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi