« Mingarriro eder | Txartel bat (des)herrira »
Absurdoko kontuak / Patxi Zabaleta / Pamiela, 2013
Alegia, deus ez! Mikel Asurmendi / Berria, 2013-10-13
Politikaria, abokatua, filosofoa eta literatur egilea da, euskaltzaina halaber. Euskomunia ala Zoroastroren hartadle idatzi zuen behiala eta Absurduko kontuak edo zoroen herriko kronikak idatzi du orain. 40 urte daramatza plazan, politikoan nahiz literarioan. Zoro landa da berea, ?”zoro?” samar bere bizimodua. Nobela, antzerkia eta poesia idatzi ditu: zoriaren zainak haztatu ditu eta ezten gorriak jaurtiki. Bizi! da haatik. Ukoreka, Badena dena da eta Arian ari trilogiak lagundu zion orekari eusten, dena izaten; (h)ariaren (h)arian betiere.
Liburu honetan —bere barne borrokez jakitun— hitzaurre filosofiko batez ilustratu digu bere kontuen izaera: materia estetikari zaio indarra etikari zaiona, diosku. Materia badenaren senari dagokio: irudiari, kontzeptuari edo estetikari. Indarra, berriz, badenaren ariari dagokio: bilakaerari, askatasunari edo etikari.
Kontuok ??”ipuinok— nor-banakoaren estetikatik nor-anizkoaren etikan hartzen dutela funtsa, absurdoaren (des)teoria kaotikoan oinarrituta, dio filosofoak. Estetikaren eta etikaren bidegurutzean deskribatu ditu pertsonaiak. Etika nor-banakoaren bakartasun tragikoa gainditzeko eta bestetasunera iristeko aukera bakarra dela gaztigatu ere.
Alegia, deus ez!
Zabaletaren aburuz, gizarteak lehenesten dio gizakiari. Oldoztez oldozte, kaosa da idazlearen arrazoia, kaosak leku hartzen du haren eta irakurlearen artean, alegia, gizartean. Ukoreka ari eta bizi gara, Zabaletaren termino filosofikoetan. Fisikako arauez ari da filosofoa, gizakiak bere buruari jarri dizkion arauez. Ordea, fisikako legeekin kaosa ezagutzea ezinezkoa da, absurdua logikako arauekin ulertzea den bezala, askatasunaren izaria metroetan neurtzea absurdua den legez.
Patxi Zabaletak toki bat egin du literaturan absurduko kontuendako. Ez pentsa horregatik, bereak kontu absurduak direnik. Pertsonaiak zentzudunak dira, herria da zoroa dena. Kokoherri asmatu du. Kokoherriko pertsonaiak nola, Euskal Herriko pertsonak hala. Kokoherri gure izaeraren alde arrotza da egilearen gardiz.
Liburuaren funtsa azalean ageri da. XVI. mendeko alemaniar grabatu herrikoi batek herriko eta goi-mailako pertsonen sinbiosia ilustratzen du. Sinbiosia diot, ipuin mota hau ipuin espezietzat jo baitaiteke. Filosofoak munta handia du idazle honengan, munta handia ere du kontalariak. Herri filosofia darama bere baitan, eta izate horretan herriaren hizkera: istorioak hala atsotitzak nola txisteak.
Patxi Zabaletaren landa zabala da oso. Ez alferrik, Zabaleta baitu ere bigarren abizena. Izena d(u)enak izana du. Leitzan sortutako Zabaleta Zabaleta dugu Patxi. Hartaz, “estu” edota “zoro” samar izaki bere bizimodua. Amets egiten du horregatik: Elezahar urdineko (des)egunean ez da isiltasuna eginen, baizik (des)hotsa, diosku.
Liburua samurra bezain sendoa da, bere emana oparoa. Menditik burrustan jaisten den ur emaria legez heldu dira bere ipuinak, filosofoa eta kontalaria elkarren ondoan heldu ere: elkar behar dute, elkar elikatzen dute. Alabaina, literatura egileak biak ala biak bezatu beharra dauzka, elkar itoko ez badute.
Horra hor Zabaletak literatura egile gisa daraman dema. Agian, egungo munduaren martxan kontalariaren ahotsa, ahozko tradizioan kontalari errepikatzailea ??”izan— dena, paperean emana urtsu bilakatzen da, urtsuegia bere konta moldea, hots, ele sobera urtzen dira kontakizunean. Agian bai, agian ez. Hamaika espresio biltzen baititu literat(ura)k, hamaika irakurle mota inguratu ere!
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi