kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Bazterrekoak / Xabier Aldai / Susa, 2000

Berdin udazken, negu, udaberrian Aritz Galarraga / Argia, 2013-07-28

Hamahiru urteren buruan liburu bati atzera heltzea ez da beti ariketa samurra. Zertan den orain hainbeste egindako irakurketa, nola eragin dion denboraren iragaiteak, zu zeu zenbatean zahartu zaren. Are gogoratzen baduzu liburu hura zela nabarmentzeko modukoa. Baina, noski, hogei urte zenituen orduan, bizitzaz ez zenekien ezer. Aurretik ezagutzen zenuen autorea. Bala zeru urdina, 1993koa. Gogoan duzula, zuk zeuk erositako lehen liburuetako bat. Gogoan duzula, harri eta belarri utzi zintuena erabat: zer jaten du mutil honek hemezortzi urterekin publikatzeko halako liburu bat. Demasa.

Urpekari trapuak jantzita, beraz, hamahiru urte behera egin dut Xabier Aldairen Bazterrekoak ipuin bildumarekin. Eta, zer nahi duzue esatea, iruditzen zait denborarekin egin duela hobera, ardoen antzera. Izugarri harritu nau berriz, hamahiru urteren buruan, zer ahots, zer sendo, zer gordin. Izugarriak —eta hitzaren edozein adieretan— egin zaizkit berriz “Ehiztariak”, “Jostailuak”, “Uruguai bizi da”, “Han belarra beti berde baita”. Udan irakurtzeko modukoak denak, plaian, mendian, etxeko sofan —nik neuk herriko bestetara ere eramango nituzke, lasai asko—. Baina irakurtzekoak, berdin udazken, negu, udaberrian.

Pena bakarra daukat, 2000ko Bazterrekoak izatea Aldairen azken liburu argitaratua. Ez dakit idazten jarraitzen duen —agian, suerte pixkatekin, bai: 2010ean sari bat irabazi zuen “Lanbrotan” izeneko ipuinarekin—. Jarraituko balu, ordea, irrika biziz itxarongo nuke idatzi duen horren argitarapena. Bestela luzeegi egingo baita Bazterrekoak berrirakurtzeko beste hamahiru urte itxaron behar izatea.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak