« Batetik bestera | Mundua eszenaratzeko poesia »
Tigreak hondartzan / Maribel Aiertza / Elkar, 2010
Tigreak hondartzan Adriano de Mata / hirinet.net, 2013-06-16
Ninoren ama hil egin da eta, beraz, hil aurretik idatzi zion gutuna eman dio Mariak Ninori. Horrela hasten da eleberritxo labur hau. Gero jauzi egiten du lekuan zein denboran, eta kostaldeko herri txiki batera eramaten gaitu. Bertan Ander bizi da, lau urteko mutikoa. Anderrek oso gogoko ditu animaliak eta txunditurik entzuten ditu aitonak kontatzen dizkion animalien istorioak.
Egun batez zirkua dator herrira. Ander txikiak, halakorik ikusten duen lehen aldia izaki, liluraturik begiratzen die animaliaz osatutako ilara luzeei. Zoritxarreko egun horretan, baina, Ander desagertu egingo da.
Kontakizunean aurrerago zirku hori bera, Leonetti zirku handia, Anderren herrira itzultzen da, eta Ninok ikuskizuna ematen du. Dagoeneko zenbait urte joan dira Ander desagertu zenetik.
Zirku iritsi berriek herri txikien bizimodua irauli izan dute betidanik, ikusgarriak izaten baitira. Horretan eta oinarrizko desagerpen batean oinarrituta, istorio hunkigarria kontatzen digu Aiertzak eleberri honetan. Arratsalde batean irakurtzeko liburu aproposa da: laburra, baina mamiz betea. Horregatik, irakurleen mesedetan ezin gehiago esan!
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi