« Laugarrenean, agidanez | Lehen thriller nafarra-edo »
Elurra sutan / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 2009
Elurra sutan Adriano de Mata / hirinet.net, 2013-02-15
Liburu ezberdina dugu hauxe, mistika, yoga, mendizaletasuna eta Hego Euskal Herriko trantsizio-garaia nahasten dituena, ideia moralez betea. Nabari da idazleak gaia ezagutzen duela, eta batzuetan gerta liteke yogan aditu ez diren irakurleak galduta sentitzea horrenbeste yoga-termino eta -konturekin.
Lehen atalean, kobazulo batean esperientzia bitxia biziko dute ume bik, Iñigok eta Mirentxuk. Bigarren atalean, antza aurrekoarekin zerikusirik gabe, menditik Linzako aterpera itzultzen ari dira pertsona bi, behe-lainoaren erdian, elurrez estalitako bideetan barrena. Hortik aurrera istorio gehiago agertuko dira —borroka armatuan sinetsi arren pistolarik hartzeko gai ez den Kandido, galduta dagoen Sara arreba, betiko bakea aurkitzearren aitaren bideari jarraitu nahi dion Ananda, azken bi horien maitasun-kontuak…—, eta pixkanaka-pixkanaka elkarrekin lotuko dituzte irakurleek, elurraren sinbolismo bereziaren inguruan betiere. Bestalde, bi jarrera ageri dira narrazioan zehar, etengabe kontrajarrita, nor baino nor elkarri gailendu nahian: yogari lotutako bakezaletasuna, mistika eta hortik eratorritako euskal arraza berriaren ideia, batetik; eta Hego Euskal Herriko diktadura zein trantsizio-garaiko borroka armatua, bestetik. Biak ala biak elkarri hozkaka, elkar kritikatuz, arrazoiz eta kontraesanez beterik. Eta, tartean, maitasuna, gorrotoa, askatasuna eta bakezaletasuna bezalako kontzeptuak.
Eleberrian zehar narratzailea aldatu egiten da, bai eta estiloa zein erregistroa ere: toka, lehen eta hirugarren pertsonak, orainaldia, lehenaldia, narratzaile orojakilea, bakarrizketak, narrazio moduan emandako elkarrizketak eta abar. Aipagarria da azken hori gertatzen denetan esaldiak luze-luzeak direla, hiru orrialdekoak ere zenbaitetan, gehienez ere puntu eta komaz bereizirik, eta horrek bizkortasuna ematen diola kontakizunari. Narrazioaren denbora ere aldatu egiten da: kronologikoa izan beharrean, aurrera eta atzera dabil etengabe, oraina eta iragana nahastuz; badirudi irakurleak galduta egotea nahi duela idazleak, pertsonaiak eurak bezala. Dena den, narratzaileak eta gertakizunak horrela tartekatzeak itxura berezia ematen dio eleberriari. Batzuetan galdurik egotearen sentipena izan dezakete irakurleek, baina liburuaren amaieran den-dena argituko zaie, bai eta liburuaren hasierako atala ere, zeinak ematen baitzuen ez zuela loturarik gainerakoekin.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi