kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Bizkartzainaren lehentasunak / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2013

Thriller politikoa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-04-19

Iñaki Irasizabalek berriro ere nobela beltzaren bideetatik zuzendu ditu urratsak, Bizkartzainaren lehentasunak izenburua duen nobela honetan. Baina kasu honetan nobela beltzari dagokion argumentua thriller politikoarekin nahasteko saioa egin du idazleak. Izan ere, argumentua ETAk borroka armatua utziko zuela adieraztean ireki zen testuinguru politiko berrian kokatuta dago, eta horri zuzen lotuta. Nobelaren protagonistak Martin Goena du izena eta seguritate enpresa batean egiten du lan. Bakarrik bizi da eta alaba bat badu ere, harekiko harremana ez da aita-alabaren arteko harreman ohikoa. Egoerarekiko, munduarekiko eszeptiko xamarra da eta eszeptikotasun horrek pertsonaiak hartu nahi duen jarrera zinikoan izaten du isla. Gauzak honela, Eusko Jaurlaritzako Barne Saileko goi kargu batek deitzen dio lan bat eskaintzeko: ETAn infiltratuta egon den baten bizkartzaina izango da pare bat hilabetean. Martinek, jakina, baietz esaten du.

Abiapuntua honelakoxea da, eta nobela erraz eta interesarekin irakurtzen da, irakurleak koherentziaren aldetik nobelari gehiegi eskatzen ez badio. Ezen arazoa horixe da: nola garatu daitekeen halako thriller politiko bat Euskal Herria bezalako leku batean sinesgarritasuna mantenduz. Ume jakin-minarena eginez gero, zergatika hasten bagara hemen kontatzen denari arrazoi koherenteak bilatu nahirik, argumentuak zulo handiak erakusten dituela konturatuko gara. Adibidez, zergatik ezkutatzen dute Euskal Herrian ETAn infiltratutakoa, oporretan Mediterraneoko kostaldera bidali beharrean adibidez? Halako konspirazio bat egiteko gai denak zergatik uzten du bizirik bizkartzaina? Erantzun bakarra bururatzen zait: idazleak thriller itxurako nobela bat idatzi nahi zuelako. Baina konspirazio bat kontatzean, idazle izan eta Raymond Chandler izena ez baduzu, hari guztiak oso ondo lotuta utzi behar dira.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak