kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Udazkeneko lorea / Xabier Etxeberria / Elkar, 2012

Udazkeneko lorea Adriano de Mata / hirinet.net, 2013-04-16

Udazkeneko lorea liburu harrigarria da, batez ere idatzita dagoen moduagatik: luzeegia ez den arren, altxor-kutxa baten modukoa da, denetik ageri baita. Azal dezagun. Eleberria hiru pertsonaren bizitzari buruzkoa da —hiru pertsona arruntari buruzkoa, zu eta biok bezalakoei buruzkoa, alegia—. Hiruren bizitzak, ia amaierara arte, banandurik ematen dizkigu idazleak.

Lehen protagonista Mikel da, eta Carlos lagunaren ezkontzaren kronikarekin hasten da: “Benetan handiak diren hondamendi guztiek itxura batean ezdeusa dirudien abiapuntu bat izaten dute. […] Nire kasuan, Carlosen ezkontzan hasi zen dena”. Mikelen kronika hau lehen pertsonan idatzia dago, lehenaldian. Beste protagonista batek Lucia du izena; forma aldetik, aurrekoarekin zerikusirik ez du, bigarren pertsonan eta orainaldian idatzita baitago. Luciaren kontakizunaren abiapuntua Elgorriagako bainuetxea da. Bainuetxeko gorabeherak azaltzen ditu, eta tarteka-marteka Marta ahizpari idazten ari zaion gutunaren zatiak ageri dira, bi-bien iragana ulertzeko gako. Hirugarren protagonista Naroa da, eta hirugarren pertsonan dago, orainaldian baina. Naroa Osakidetzako langilea da, eta Lourdesen ama zaintzeko etxera egiten dizkion bisitez dihardu.

Xabier Etxeberriak oso modu argitsuan tartekatzen ditu hiru pertsonaiak, eta egoera berezia sorrarazten du horrela: hiruretako bati atxikitzen bagatzaizkio, beste bienak arin-arin irakurriko ditugu, gogoko dugunari zer gertatuko zaion jakitearren. Hala eginez gero, ordea, geure arretarik bereganatu ez duten pertsonaia bien kontakizunak oharkabean joango zaizkigu. Ezinbestekoa da, beraz, hirurei garrantzia ematea, eta korrika batean irakurri beharrean, hirurenak aldi berean gozatzea… harik eta, ezusteko amaiera eskaintze aldera, hiruren bizitzak gurutzatzen diren arte; irakurleak ahozabalik utziko dituen amaiera, bide batez esan dezagun.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak