« Kaukason zehar | Kristalezko begi bat »
Ilargi horia / Joxemari Iturralde / Pamiela, 2012
Euskaldunak Arrifeko gerran Alex Gurrutxaga / Berria, 2013-04-14
Joxemari Iturraldek berak esan duenez, Melillako hilerriak, zuri-zuri itsasgainean ia, liluratuta utzi zuen behinola. Ordutik buruan ibilitako istorio eta gogoeten emaitza da Ilargi horia. Idazlea egon zen bezala dago nobelaren hasieran Eugenio, pertsonaia nagusia, cimetière marin eiteko kanposantuan. Oroigarri bat ikusten du eta han, Arrifeko gerran hildakoen izenen artean, deitura euskaldunak. Han dago berea ere, arbasoak han egon izanaren lekuko.
Bi garaiak garbi bereizten dira nobelan: aita-osaben istorioaren eta Arrifeko gerraren atala (2.a), eta Eugenioren berri ematen duten hiru atal (1., 3. eta 4.a). Hiru hauetako bakoitzean protagonistak bidaia bat egiten du Melillara; gauza bertsuak egiten ditu beti, baina dena ari da aldatzen. Hotelaren deskribapenaren bidez, sinbolikoki, modu sotilean erakusten da denboraren joana. Gainera, elementu batzuk mantenduz eta beste batzuk aldatuz, ongi irudikatzen du testuak Melillako giroa.
Apurka, Mazmer agureari esker, arbasoei buruzkoak deskubritzen ditu Eugeniok. Hala, istorioak atal bakoitzean koxka bat egiten du aurrera, eta tentsioa ederki mantentzen da amaieraraino. Intrigaz gain, bada amodio zantzuren bat, eta baita umore printzarik ere. Bi apunte halere. Bata: bi kapitulu iraganean kontatzen dira eta bestea orainaldian, esango nuke, arrazoi sendorik gabe. Bigarrena: Mazmer agurearen aurkezpena, aura misteriotsuan bildua, topikoa da eta nobelak duen errealismoa hausten du une batez.
Melillako hilerritik bigarren ataleko (Almanaka) hilerrira: Arrif, 1921, edonon daude hilak, guduzelaian, lurperatu gabe, hautsita, hienen bazka izateko zain, begietan azken uneko izua. Marokon ezarritakoari Protektoratu deitu izan zaio Espainian eta hango gertaerari pazifikazio. Inork esango luke lurraldea kolonizatua zutela eta bertakoek kolonizatzaileen kontra egin zutela borroka. Almanaka-k gerran dagoen aragoar baten egunerokoa irudikatzen du. Oso ongi narratuta dago: hilotzez inguratutako blokaoa, zain egon beharra, etsipena (Tartariarren desertua ezagunaren airera), arriskua, eta batez ere heriotza izugarriak. Atal indartsuena da beharbada hau. Hona lerro batzuk: “Etsipena erabatekoa da. Lasa hil da jakin gabe non zegoen, eta zergatik jakin gabe. Jakin gabe zergatik behartzen zuten tiroak botatzera eta jakin gabe zergatik hil nahi zuten. Espainiera ulertu gabe, hil dute lekurik ez aproposenean eta unerik ez egokienean egoteagatik” (62. orrialdea).
Honekin lotuta badago sakonean gogoeta eta kritika orokorrago bat ere, gerrari eta bere eragileei buruz, lurraz eta inbasioez, norbere lekuaz eta herriaz, identitateaz eta memoriaz. Maiz ekarriko dituzu, irakurle, gogoetak etxera: “Eta hauxe da nik diodana: ze arraio ari gara gu egiten hemen, lurralde afrikar honetan? Zertarako gaude hemen? Gurea ez den lurralde batean nahi dugu agindu, beraien jaioterrian nahi ditugu geure legeak ezarri. Jende hau bakean utzi beharko genuke…” (86. orrialdea).
Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? (2010) liburua zela eta honela idatzi zuen Iturraldek: “Bere asmoa ez da, inolaz ere, historia ortodoxo eta akademiko bat burutzea (…), bere nahia izan baita alderantzizkoa juxtu, elementu diskordanteak sartu guk egin dezagun gure hausnarketa” (2010-12-10). Horixe esan daiteke Ilargi horia-ri buruz ere. Nobela ederra da estiloz zein mamiz, sendotasun historikoa du (gauza preziatua nobela historiko txepelen garaian), abenturatik ere asko eta, horrez gain, hausnarketarako bide interesgarriak eskaintzen ditu.
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Maddi Galdos Areta
Poesia kaiera
Frank O'Hara
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
Maialen Sobrino Lopez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Iraitz Urkulo
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Mikel Asurmendi
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Amaia Alvarez Uria
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Irati Majuelo
Azken batean
Lourdes Oñederra
Paloma Rodriguez-Miñambres
Independentziaren dekalogoa
Joseba Gabilondo
Mikel Asurmendi
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Maialen Sobrino Lopez
Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta
Asier Urkiza
Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Nagore Fernandez
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Paloma Rodriguez-Miñambres