« Kristalezko ispilua | Des egiten »
Zorion handiegia / Alice Munro (zenbait itzultzaile) / Meettok, 2012
Narraziorako abilezia Garbiñe Ubeda / Argia, 2013-03-24
Zorion handiegiak oihartzun zabala izan du hedabideetan, eta ez da harritzekoa. Kontalari aparta da Munro, fin eta itxura batean erraz harilkatu ditu ipuinotako istorioak, eta ororen gainetik, narratzearen plazerak bultzatzen duela ematen du. Ez du formaren edertasuna bilatzen, ez da pertsonaiekiko lerrotzen edo urruntzen. Egoera eta sentimendu korapilatsuak zaizkio interesatzen, eta ataka horietan diren gizon-emakumeak nola egokitzen diren azaltzeak.
Emozio konplexu horiek ilustratzeko zenbait adibide. Lehen ipuineko protagonistari bere hiru haurrak hil dizkio senarrak, eta ustekabeko bideetan barrena saiatuko da min jasanezin hori gainditzen. Haurren krudelkeria susmagabea hartuko du gaitzat beste ipuin batean, eta bosgarrenean, berriz, aurpegi desitxuratuak bizitzan ekarri dizkion alde onak eta txarrak aztertuko ditu gizon batek.
Liburuaren atzealdeko aipamen batekin guztiz ados nago. “Munrok aparteko dohaina erakutsi du landugabea dirudiena —anekdotazkoa— arte bihurtzeko”, Joyce Carol Oates-ek The New York Review of Books argitalpenean, eta beste aipamen batzuekin batera, promozio moduan emana da kontrazalean. Sentsazio horixe bera sortu zidan niri ere, nahiz eta batzuetan, idazle kanadarrak joeraz erakusten duen puntu ilun hori gehiegizkoa iruditu. Gustu kontuak.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez