« Bizitza idazten | Kristalezko begi batek azaleratutakoak »
Ez naiz ni / Karmele Jaio / Elkar, 2012
Maistra-lana Leire Zubeldia / Gara, 2013-03-17
Leire, Maria, Gema, Itzi, Mertxe, Marta, Bakarne, Ane, Bego, Ania, Alazne edo eta Margaren istorioak dakarzkigu Ez naiz ni ipuin liburuak. Hauetako bakoitzak du bere istorioa. Hauetariko bakoitzak du bere intimitatea, denen intimitatea ia bera den arren. Emakumeon atzean, background-ean, euren bikotekideak daude, eta askotan seme-alabak ere agertzen zaizkigu, eta hauen arteko harremanak, denboraren joanak deterioratuak, transformatuak. Denei falta zaie zerbait, edo hobe esan, denek galdu dute desio zuten hura: gaztetasuna, pasioa, edertasuna, ama izateko aukera…
Leire, Maria, Gema, Itzi, Mertxe, Marta, Bakarne, Ane, Bego, Ania, Alazne edo eta Margaren izenei beste emakume izen bat erantsi behar diegu ezinbestean: Karmele Jaiorena. Nabarmena da bere marka, bere nortasuna, egilearen izena azalean jarri gabe ere asmatuko nukeela egiten dut apustu. Gasteiztarraren aurreko lanak bezala, hau ere emakumetasunetik idatzia da, betiere fokoa giza harremanetan jarriz. Emakumearen barrukoak eta emakumearen kanpokoak erakutsi ditu bere sinpletasun eta konplexutasun osoan. Emakumeok inoiz ikusi edota gure larruazalean sentitu ditugun bizipenez, sentimenduz betetako istorioak kontatu dizkigu. Baina egunerokoak izanagatik ere, irakurlea hunkitzeko gaitasuna dute, zizt egiten dute. Emakumearen aldeko jarrera hartzen du idazleak. Protagonista femeninoak dira, salbuespen txikiren bat kenduta, galdutako hura berreskuratzeko ekimena hartzen dutenak, euren senar edo mutil-lagunek errutinaren gurpilean jarraitzen duten bitartean. Eta nonbait, ezaugarri honek ere zizt egiten du, batez ere zenbait irakurle maskulinorengan.
Karmele ?”maistra?” da literatura mota hau egiten. Literatura mota hori gustuko izatea edo ez, beste kontu bat da. Irakurri dizkiodan ipuinik onenak liburu honetan daudela esango nuke. Ederrak dira, baina… Baina indarra galtzen dute gai bereko, pertsonaia antzeko eta egitura antzekoa darabilten beste ipuin sortarekin batera irakurtzen direnean. Hasierako ipuinak oso gustura irakurri ditut, erraz, arin, gozamenak bultzatuta. Liburua zabaltzen duen “Ez naiz ni”, “Azukrezko Madaritxuak”, “Reiki”… Baina liburuan aurrera egin ahala, istorio eder horiek errutina bilakatzen zaizkio irakurleari. Ipuinen amaierak esaterako oso antzekoak dira, errekurtso bertsua darabil Jaiok batean eta bestean. Horrek guztiak ipuinok berezkoa duten indarra, edertasuna kaltetzen du.
Aniztasuna bota dut faltan Jaioren lanean. Horiek horrela, agian, formula egokia litzateke “gutxi eta maiz” deritzona. Mesanotxearen gainean eduki eta lantzean behin zabaldu, “maistra-lanaz” gozatzeko. Horra nire proposamena!
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi