« Metaforaduna | Ezusteko galanta »
Txakur-bihotza / Mikhail Afanasievitx Bulgakov (Jose Morales) / Ibaizabal, 2001
Gizakiez eta txakurre Javier Rojo / El Correo, 2002-07-24
M.A. Bulgakov-ek (1891-1940) 1925ean idatzi zuen Jose Moralesen itzulpenean “Txakur-bihotza” deitzen den nobela hau. Baina dirudienez, 1969a arte ezin izan zen errusieraz argitaratu, Sobiet Batasuneko zentsuraren gustukoa ez baitzen. Liburuaren hitzaurrean agertzen diren datu hauek ikusita, baten batek pentsa lezake kritika gogorra agertzen dela Urriaren Iraultzaren ondoren Errusian boterean jarri zen sistemaren kontra. Baina urrunetik ikusita behintzat, nobela horretan dagoen kritika oso lausoturik agertzen da. Zentsurak isilarazi nahi duena famatzeko joera harrigarria izaten du. Istorioan kontatzen da nola Moskuko mediku ospetsu batek burutu duen esperimentu baten ondorioz txakur batek aldaketa bitxiak jasaten dituen, gizaki edo erdi gizaki bihurtu arte. Txakur moduan zintzoa den izakia, gizaki bihurtzean maltzur eta gaizto portatzen da, eta esperimentuak porrot egingo du. Gaur egunetik ikusita, sistema politiko baten gaineko satira baino gehiago, argumentu honek manipulazio genetikoaren ondorioei buruzko istorio barregarria dirudi. Eta honetan ere ikus daiteke nobela labur honen balioa: urteak pasatu eta egoerak aldatu arren, oraindik ere ustekabeko gaurkotasuna mantentzen du istorioak.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi