« Gizakiez eta txakurre | Candida edo olerkariaren bihotzeko sekretua »
Hiztoria lazgarria / Aitor Arana / Txalaparta, 2002
Ezusteko galanta Igor Estankona / Deia, 2002-07-26
Liburu bakan honen jatorrizko argitaraldia Euskaltzaindia eta BBKren artekoa izan zen (Bilbo, 2001) Txomin Agirre Eleberri saria jaso baitzuen urte bat lehenago Aitor Arana legazpiarrak. Orduko hartan pasatu egin zitzaigun guztiz, baina egia esan ez da zaila sariketa hau irabazi duten liburuak ahazturaren apaletan geratzea. Ebazpena eman ondoren ere liburua kontrolatu egin behar da eta normalean ez da horrela izaten. Dena dela lan hau irakurtzeko bigarren aukera bat izan dugu Txalapartaren bitartez.
Titulua berez ez da deigarria gertatzen eta azalaren diseinuak ere izua sortarazteko errazkeria darabilen liburu batena dirudi. Baina hara non gaiari dagokionez ausarta eta idazkeraz arina den liburua aurkitua dugun. Azkenengo asteetako “Ortzadar” hauetan basamortuan zehar bezala ibili gara narratibaren arloan. Ordua ere bazen ondo idatzita egoteaz aparte kilikatuko gintuen lan batekin topo egiteko. Heriotzak sortzen duen erakarpenari buruzko eleberri bizia da. Bizia eta bitxia.
Bakanak dira gure literaturan gai beltzei buruz modu gordinean —eta efektistan, zergatik ez— idatzi diren liburuak. Telebistak eta zineak irudien bidez lortzen duten beldur inmediato hori lortzea ezinezkoa dela uste dugu oraindik. Suspentsea bera ere menperatu egin behar da, noski, ez baita gauza bera irudien bidez edo idatziz ematea. Ipin zenezake hiltzailea ate ostean zain, esan zenezake biktima etxera sartu dela… baina ez duzu eragin berbera lortuko. Aitor Aranak ederto daki mugak non dauden eta beste bitarteko batzuk darabiltza gu harrapatzeko. Izugarriena nekrofiloen galeria bera da. Petsonaiek —bizirik daudenek behintzat— bizitza arrunta eta aspergarria daramate. Itxura batean ez dute burua zuritzeko beharrizanik, errua trauma latzei edo gizarteari egotziz. Hotzak dira. Teknikoak. Zoramen puntu txiki batek bereizten ditu gugandik eta hori da hain zuzen izugarriena. Bizimodu arruntaren azpitik doan unibertsoa asmatzeko nahikoa da, antza, nabardura txiki bat edo desoreka somaezin bat. “Bestelakoen” eta “arraroen” sikologiara hurbiltzeko ahalegin ederra da liburu hau. Zoramen lauso eta berezko bati buruz ari da, benetako hiltzaileen ondoan —agintariak, militarrak,…— ia maitagarria egingo zaizuna.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi