« Mugarik gabeko begirada | Denak batera »
Letra txikiaz bada ere / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2002
Letra txikiaz bada ere Jon Kortazar / Bilbao, 2002-07
Lur bat haratago erraldoiaren ondoren, poema liburu berriarekin datorkigu oraingoan Joan Mari Irigoien, Letra txikiaz bada ere poemategiarekin.
Inguruak eraginda, ezin isildurik, barreneko egonezina adieraziz, poesia zuzena idatzi du (nahiago dut zuzen deitu, eta ez soziala edo politikoa). Argitaratu duen liburu berri honetan, eta egoera latz eta larriaren aurrean, letra larrien bidea aukeratu beharrean, letra txikiz idatzi ditu testuak, benetan tipografia bikoitza erabiliz eta zenbait hitz —poetikoak omen ez direnak— molde txikiago batez inprimaturik.
Zer esan liburu zuzen honen aurrean? Bada, aldeko zenbait bai behintzat. Batetik, beti miretsi dut Joan Mari Irigoienek euskara erabiltzeko duen esku zoragarri eta fina. Euskaraz duen maisutasun estilistikoaren berri eman du liburu honetan ere, batez ere bere izenarekin egindako joko luzeak eman dit zer pentsa handia bere trebeziari buruz. Izenen erreskada horrek (Ziri-goien, Zirrigoien, Txirrigoien, Mirrigoien, Petralgoien, Zulogoien, Irrigoien). Hitzen piroteknia harrigarria da, hitzen zirrikituetatik sartu eta esanahien artean esanahi berriak sortzeko eta asmatzeko joera ere nabarmentzekoa da testuan. Bestetik, liburuen eraketan eta izenburuetan trebezia berezia agertu du beti idazle horrek. Har dezagun poema liburuaren txatalen eraketa: Alajainkoa, Zorogoien, Dies irae, Zirigoien, Dies illa. Atalik luzeena Dies irae horren inguruan eratzen da, gorrotoaren inguruan nolabait esateko. eta bertan egunerokotasunak bultzaturiko testuak nabari dira. Egunerokotasunak eta egoerak sortzen dituzten nekadurak ere bai.
Baina, liburuaren kontzeptu poetikoak kezkatzen nau. Agian, gardenegia da Irigoienen begirada bertan. Eta, aspaldi erabili izan diren errekurtsoak ikusten dizkiot nik: ironia, lehenik, ideia eta topikoen dekonstrukzioa gero, ederra lana, beste topiko batzuk eraikitzekoa ez balitz. Poema batzuk, ingenium-ean oinarriturik dira, gogo argi eta olgetari batek eratuak balira bezala. Baina teknika horrek, bat-batean, aspaldian Joxe Anton Hartzek egin zuena ekarri didate gogora. Edo 70eko hamarkadan erabili zirenak.
Zenbaitek txiste itxura hartu dute… Eta testuak orokorrean, lehenago, aspaldi baten, ikusi eta irakurritakoaren sentipena utzi dit. Agian berriak dira mezuak, baina aspaldikoak lana tratatzeko erak. Ez dakit zer gertatzen den, baina ikusitakoaren susmoa izan dut Sarrionandiaren nobelaren lehen partean, Haranburu Altunaren nobelan erabili den euskaran, eta testu honetan.
Poesia zuzena, zuzenegia, agian.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi