« Historiazko irakaspen zenbait | “Hard-boiled” »
Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan / Hasier Etxeberria / Alberdania, 2002
Denak batera Igor Estankona / Deia, 2002-07-05
Baietz esan daiteke: denak bost hauek dira momentuz. Literaturzaleak ados egongo dira baieztapen gogor xamar honekin, nahiz eta horrek ez duen esan nahi gustukoenak Izagirre, Lertxundi, Saizarbitoria, Atxaga eta Sarrrionandiak izan behar dutenik. Gozatu ederra eman digu Hasier Etxeberriak boskote honi egindako galdeketarekin. Galdeketa guztien ama eta erreferentzia bikaina izango da liburu hau urte askotan.
Ederto jakin du Hasier Etxebarriak liburuari batasun bat eman eta era berean idazle bakoitzarengandik onena edo interesgarriena ateratzen. Modu horretan euskal letren ikuspegi orokor bat eskeini ahal izan digu. Jarraitu beharreko hari ikustezina osatzen duen galdera sorta bat dago. “Erantzun beharreko” gaien mamia da hori: euren buruak belaunaldi berekotzat dituzten, idaztetik bizitzearen auzia bere abantaila eta trabekin, abertzaletasuna eta hizkuntza,… Badaude bakoitzaren neurriko galdera pertsonalagoak ere. Horien artetik bi izan dira gogoan iltzatuta geratu zaizkidanak: Koldo Izagirreneren Pasaia eta Joseba Sarrionandiaren Iurreta, lehengoa eta oraingoa, jaioterriaren eta garenaren arteko erlazio estua ilustratzen duten bi adibide.
Orokorrean kulturaz hitz egiten duen liburu bat iruditu zait. Herrigintzarekin eta nazio ereduarekin oso lotuta dago, bestalde, gai hori. Puntu asko ukitzen dira eta guztietan erakusten dute analisirako gaitasun izugarria. Erreferentzia ugari, inguruko literaturen eta kultur unibertsoen ezagutza zabala,… ez dira nolanahikoak irakurleari zabaltzen zaizkion ateak. Baina harrotasun apal bat da, halakorik posible bada, sakonean igartzen dena. Nahiz eta bakoitzak bere zisku itxia mantendu, nahiz eta bakoitza bere elkarrizketa propioaren mugetan mantendu, bizi izan duten garaiaren eta egokitu zaien lan izugarriaren gainean eztabaidan dabiltzala dirudi. Zenbat buru hainbat aburu maxima betetzen da beste behin.
Idazle eta literaturzale orok eman behar lioke errepasotxo bat liburu honi. Baina batez ere bi izan daitezke hartzaile egokiak. Bata kultur politiken kudeatzaileak, eurek begira ibili diren bitartean halako idazleek egin duten ibilbideaz konturatzeko, eta bestea, bihar-etziko idazleak. Izan ere, beldur naiz ez ote ditugun oinarriak arean utzita. Eta gure oinarriak, bost idazle hauenak ez bezala, bost idazle hauek dira, beste askoren artean.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi