kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Krimenak / Ferdinand von Schirach (Anton Garikano) / Erein, 2012

Krimen arruntak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-02-08

Ferdinand Von Schirach, Krimenak izenburua duen liburu honen egilea, jurista arrakastatsua omen da Alemanian, liburuaren kontrazalean esaten denari kasu egitera. Egia esan, ez dakit oso ondo zer esan nahi duten jurista delako kontu horrekin, liburuaren barruan ikusten denaren arabera gure artean abokatu kriminalista deitzen den hori baitirudi. Lanbideak eskaintzen dion esperientzia horretan oinarrituta, beraz, liburuan kontatzen dena egiatzat emanda, hainbat krimenen kontaera egiten du idazlanean. Literaturaren aldetik begiratuta lan zaila dirudi honek, Odol hotzean argitaratu zenez geroztik. Istorioak batzuetan morboso xamarrak dira, eta idazleak xehetasunak oso ondo ezagutzen dituela aprobetxatuta, garai batean El Caso deitzen zen egunkari hartan agertzen zirenak bezalako istorioak plazaratzen ditu. Garaiak, dena dela, aldatu dira egunkari hori argitaratzen zenetik, eta gaur egun egunkari “espezializatu” hartan kontatzen direnak edozein telebista katetan ikus ditzakegu, odolaren eta morboaren demokratizazioaren ondorioz.

Liburu honetan, gizaki arruntek egindako krimen arruntak kontatzen dira. Eta arruntak izateko itxura horrek ematen dio liburuari interes berezia. Alde batetik, literaturak eta zineak batzuetan delituari erantsi izan dioten glamourra desagertu egin da narrazio hauetatik. Kontaera zehatza da, zuzena, apaindurarik gabea. Gehienetan ez da pertsonaiarekiko enpatiarik sortzen, pertsonaiek —gizajoak izan arren, inguru latz batean hazi eta hezi diren arren— beren erabaki okerren erantzukizuna baitute. Noizean behin, ordea, gaizkilearen gainean begirada amultsu baten aztarna zabaltzen dela ikus dezakegu: pikareskatik hurbil dagoen istorio bat kontatzen denean adibidez, non pertsonaiok biziraun beharrak bultzatuta egiten baitute delitua; edo azken narrazioan, non justizia poetikoaren antzeko zerbait ere ikus baitezakegu.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak