kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Sinplistak / Hedoi Etxarte / Susa, 2012

Zartailua Goizalde Landabaso / Deia, 2013-02-09

Hedoi Etxartek (1986, Iruñea) idatzitako bigarren liburuaren azalean agertutako hagin zorrotzek beldurra ematen badute ere, Sinplistak poema liburua irakurtzeari ekin nion.

BAT: eta hasi egin nintzen: “Norberak bere ikuspuntua du, dio hilean 2.700 euro jasotzen duenak”. Soinu batek eten zuen nire irakurraldia: auzokideak larrutan ari ziren. “Emakume bat maitatzea da ohartzea, oinez zoazela, albotik igaroko zaizula txirrindulaz, aurreratu egin zaituela ziztuan. Ipurmasail lirain horiek ikusi dituzu aulkian”. Auzokide baten aieneak entzuten hasi nintzen, eta kolpe latzak. “Zure begi handientzat ez naiz izango bizidun. Zure hatz finentzat izango naiz okel”. Haragi kontuak. Sinplistak ironikoa da, latza, xaxatzailea, borrokalaria, samurra, etsitua, kritikoa, zuzena, gordina, zinikoa…

BI: Tina Turner kantari hasi zen.“We don’t need another hero…”. Haginkonpontzailearen kontsultara joan nintzen. Eta liburua zabaldu nuenean jabetu nintzen: liburu hau ez da haginkonpontzailearen kontsultan irakurtzeko. “Ez dugu pastel zati bat nahi, pastelegi osoa nahi dugu!”. Haginkonpontzailea gizon atsegina da, bata zuria eta nire ahoa inbadituko duten gailu horiek baditu ere, gizon atsegina da. Sinplistak ikusi zidan eta baita liburuaz galdetu ere. “Hau ez da aliantza taktikoa, talde bera dugu osatzen. Zelula bakoitzean haragitzen ditugu abangoardia eta erretagoardia: koadroak gara, liderrak eta ardiak; dominatzaileak eta dominatuak”. Haginkonpontzailearen tornua baino ez nuen entzuten.

HIRU: Taberna ezkutukoan hitzordua. Goiz ailegatzean aukera bi baino ez ditut ikusten: tabernariarekin hitz egin edo liburua irakurri. Tabernaria musika hautaketan murgilduta zegoenez, Sinplistak. “Bada jendea uste duena hondamendia dela ETA(m)ren ekintza armatuak bukatu izana bizkartzainak langabeziara joanen direlako”. Garagardo bat eskatu nion. Ezin, ezin irakurketa baztertu. “Bada jendea egongelako leihoa ixten duena kalean grebalariek, langabeek edo prekarioek txistu eta karranka egiten dutelako kontsignak eta exijentziak aldarrikatzen”. Eta orduan musika jarri zuen tabernariak. Meat Loaf-en aspaldiko kantua (bera apur bat Meat Loaf iruditu zitzaidan). “I would do anything for love…”.

LAU: Gogoeta espazialak, errimarik bako poemak, kantuak izan litezken idatziak, harreman sentimentalaren enpirikotasuna, hezurdura kaotikoen azpian ezkutatzen den antolamendu zorrotza… “Diotsudanean hiriak maite ditudala amiantozko kaiola herdoilduari buruz ari natzaizu”. Etxera bidean konturatu nintzen ilargiari betea izateko zatitxoa baino ez zitzaiola falta. Gutako norbaitek jango zuen.

BOST: Beste taberna batera sartu nintzen. Zaratatsua. Barra bazterreko espazioan zabaldu nuen Sinplistak. “Materialki miserablea denak sinetsita haizatzen al ditu tesi sozial-chauvinistak?”.Batzuetan berriz irakurri behar dira Hedoiren berbak. Eta ez arduratu hirugarrenez irakurri beharrean bazaude.

SEI: Neguko oparia al da eguzki printza hau? Parkera. “… Gogoratu da bere hirian badirela diputatu legebiltzarkide zinegotzi superemakume eta supergizonak, gai direnak lau mila bost mila edo sei mila euro hilean kudeatzeko eta ezkertiar izaten jarraitzeko…”.

ZAZPI: Oheratu orduko: “Gure belaunaldia ez dute droga hilkorrek aurretik eramango. Ez dugu epikarik, bidaia iniziatikorik, proiekturik, errebeldiarik. Mediokreak gara, Alderdi Ekologistaren aginduz”. Eta begiak itxi baino segundo bat lehenago; “oheetara joateko desira duzunean ez nahastu liburuak eta oheak”.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak