kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Twist / Harkaitz Cano / Susa, 2012

Let’s Twist! Asier Sarasua / Eibartik, 2013-02-03

Lan ederra da, lehenengo orritik hasi eta azkenengoraino. Erdi partean beherakadatxo bat ote duen, baina niri bikaina iruditu zait oro har. Zerbait esatekotan, kea asmatuko dut, nahi baduzue: Twisten 1. kapitulua magistrala da. Bitxi liluragarri bat.

Hortik aurrera, ba, Zeberio eta Sotoren istorioa kontatzen du (Lasa eta Zabala). Garai hartan gertatutakoa, eta euren lagun Diego Lazkanoren egungo gora-beherak. Torturaz hitz egiten da, noski, baina askoz gehiago da liburua. Adiskidetasunaz, maite duzuna galtzeaz (aita, laguna…), kulpa sentimenduaz, patuaz eta zoriaz, zahartzeaz (edo nagusitzeaz) eta gaztaroaren nostalgiaz, heriotzaz… eta bitartean heldu eskutik eta let’s twist.

Zortzi kapitulutan banatuta, nahiko modu autonomoan antolatutakoak eta saltoka ere irakur daitezkeenak. Hasiera zoragarri batekin eta ondoren datozen beste 7 istorio edo erdi-ipuin tematikorekin. Diego Lazkanok batzen ditu guztiak, nola ez, baina nahiko eleberri korala da, pertsonaia eder ugarirekin (Fede editorea edo Agirre Sesma abokatua, adibidez, zoragarriak; euren bidea ere egiten dute, trama nagusitik kanpo).

Harkaitz Canok berezko duen estiloan, kontakizun nagusiaren ondoan beste hainbat komentario eta gogoeta bikain uzten dituelarik, behin irakurrita buruan bueltaka geratzen zaizkizunak; pasarte askoren bukaeran, zast!, 3-4 lerro magiko lagata; estilo garbi bezain landua erabilita; hitz gutxi baina oso ondo aukeraturekin une hunkigarriak utzita.

Liburu ederra, hartara.

Aritz Galarragak dioen moduan, badirudi Twistek Cano kanonizatu(ko) duela (lehendik ere ez bazegoen, bederen).

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak