« Papera eta metafora | Robert Musscheri gorazarre »
Alter ero / Bertol Arrieta / Susa, 2012
Ispiluan den “beste ni”-a Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2013-01-27
Izugarri gustura irakurri dut Bertol Arrietaren Alter ero narrazio liburua. Arin irakurtzen diren zortzi ipuin laburretan pertsonaia maskulino bana topatzen dugu betiko errealitatean txertatuak. Hala eta guztiz ere, bada errutina horretan pertsonaiek erakusten duten egiteko modu berezi bat, errealitate arruntenetan aurkitzen dena baina besteengan ikusten ez dugun arte, harrapatzeko zail xamar suerta datekeena. Ispiluaren metodoa inkontzienteaz kontziente izateko metodo ezin hobea iruditzen zait.
Hari narratibo landugabeegiak eta idazkera sinpleegia izan arren, ene ustez, guztiongan bizi den Alter ero inkontziente hura biziki ondo islatzen jakitetik abiatzen da Arrietaren gaitasuna. Horrek pentsatzera eraman nau Arrieta bera ez ote den sekula psikoanalisian aritu. Ez erotasunagatik, terapia psikoanalitikoaren defendatzaile sutsua nauzue, baizik eta errealitatea perzibitzeko modu eta perspektiba berezi batetik idazten jakin izan duelako.
Narrazio gehienetan ageri diren pertsonaiak neurotiko obsesibotzat har daitezke: Ipuin perfektua idatzi nahi duen narrazio horretako pertsonaia, Un tal Ekain izena duen ipuin bereko pertsonaia, bere burua Cortazarren oinordekotzat daukana, edota Laurak eta hodei ipuineko pertsonaia, erlojuetan orratz handiak etengabe irentsi baitu txikia!
Arrietak, baina, ez ditu horrela tratatzen. Egiten dutena deskribatzera mugatzen da oso arruntak diren egoeratan txertatuz, halakoxea baita egunerokotasuna, eta bizitza, azken finean. Baina hain da arrunta, askotan begirada lanbrotu egiten zaigula, eta gure beldurrez, obsesio eta frustrazioez ohitura egiten dugu, stand-by egoeran (ipuin baten izenburuaren antzera) geratzeraino. Denbora betibera, bizitzaz aldatu nahia eta ezin (ausartu ez?), iraganeko frustrazioen arantzak erauzi nahia (zenbat dira ikasketa unibertsitarioak, gurasoen influentziak bultzaturik egin dituztenak?), egonkortasunari Bye esateari panikoa, zenbait profesiotan dauden obsesio perfekzionisten azaleratzea (idazlearen inspirazioa versus teknika); nor ez da luzez ezerezari begira geratu, inspirazioa noiz iritsiko den zain? Edo, idazteari ekin aurretik milaka liburu irentsi behar dugulako obsesioa nork ez du inoiz ukan? Ipuin perfektuko pertsonaiak panikoa dio idazlearen profesioari.
Bertol Arrietak narrazio liburu interesagarria eskaintzen jakin izan digu. Gure izaeraz (izanaz?) hausnartzeko manual gisa eta, espresioa onartzen badidazue, etxetik ibiltzeko dosi psikoanalitiko ttipi moduan hauteman dut nik. Guztiz gomendagarria.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez