« Festa tartarekin, baina zu gabe | Desfasea »
Mussche / Kirmen Uribe / Susa, 2012
Idazlea agerian Leire Zubeldia / Gara, 2013-01-20
Robert Mussche eta Herman-en arteko elkarrizketa hau agertzen den orriaren ertza tolestu egin nuen irakurtzen amaitu eta berehala. Pentsatu bainuen, Robert Mussche protagonistaren ahotik, idazlea, Kirmen Uribe bera ari zela hizketan. Istorioa beste inork baino hobeto kontatzeko ezagutzaren bila joan ei zen Kirmen Gantera, Musscheren istorioa lehen eskutik, Carmen Mussche alabarengandik jakitera. Eleberria idazten hasi aurreko fase hori ere kontatu du Uribek liburuan. Behin baino gehiagotan egingo du topo irakurleak idazlearekin, bereziki amaieran, trama nagusitik at, egileak bere bihotza parez pare irekitzen duenean, istorio hau kontatzera zerk bultzatu duen azalduz. Literatura “ona” egilea nabari den hura dela sinesten duelako ote? Fikzioa izan zitekeena errealitatera ekartzeko beharragatik ote? Edota, Bilbao-New York-Bilbao eleberriak sortu zuen efektua ekidin nahiagatik ei da horrenbeste azalpen eman beharra? Literatur lanetan, egilea, nahita edo nahi gabe, beti dago lerro artean, misteriotsu, iradokitzaile, irakurlea bera aurkitzera gonbidatuz askotan; eta egilea hain agerian, hain esplizituki agertzeak misterio kutsua kentzen dio.
Liburuari istorioaren protagonistak eman dio beraz izenburua: Robert Mussche belgikarraren bizitza da funtsean Uribek dakarkiguna. Espainiako Gerra Zibila eta II. Mundu Gerra uztartzeko balio izan dio pertsonaiak. Carmen Cundin gerrako haurra etxean hartu zuen gaztetan, eta Espainian ere egon zen gerran. Baina liburuaren zatirik handiena Robertek nazien aurkako erresistentzian pasatako garaiari buruzkoa da. Eta hasiera batean, irakurleak Habana ontzian ihes egin zuten haurrei buruzko nobela bat izango dela espero badezake ere, horien tokia anekdotikoa dela esan daiteke.
Istorio gordina eta aldi berean xaloa ekarri digu Kirmenek, oraingo honetan kontaera molde tradizionalagoan (zail gertatzen da lehenengo eleberri haren egiturarekin konparatzeko tentazioari aurre egitea) aurkeztua. Istorioa ondo josita dago, ongi egituratua, eta irakurleak erraz, galdu gabe egiten du kapituluetan aurrera. Baina Bigarren Mundu Gerra eta nazismoaren aroa filma, nobela eta oro har fikziozko obra askok ardatz hartu duten garaia izanik, zaila gertatzen da ezer berria eskaintzea, zaila da topikoetan ez erortzea. Horregatik, istorio hau lehenagotik irakurri edo ikusi izanaren sentsazioarekin geratu naiz batetik, baina bestetik, aitor dezadan interesgarri gertatu zaizkidala Robert eta bere lagun Hermanen arteko elkarrizketa eta hausnarketak, izan literaturaz edo izan giza-harremanei, justiziari edo bizitza berari buruzkoak.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro