kritiken hemeroteka

8.810 kritika

« | »

Sinplistak / Hedoi Etxarte / Susa, 2012

Desfasea Igor Estankona / Argia, 2013-01-20

Abade etxeetako euskal poesia soziala gainditzen duen suzko bonba hau irakurri ondoren sartzen zaizu halako bake sentsazio bat ez dena suminduena, ez dena militantearena, intimoagoa dena eta, era berean, guztiz artegagarria: Alain Urrutiaren azaleko txakurraren amorrua zer da, gurea? Amorru horri eusten ari zaion eskua zer da, gurea?

Eta esan dugu jadanik badaezpadako hitz hori: soziala. Jakizue, ordea, Hedoi Etxarteren liburu hau ez dela soziala bakarrik, espresionisten eran sentimentala ere badela. Eta ez da soilik sentimentala, ze esperimentu hotz bat ere bada, errepikapenekin, elipsiarekin, tipografiarekin jokatzen duena. Suzko lilia (Susa, 2008) ez hain efektiboan barruntatzen zitzaion indar sismikoa neurririk gabe eta eder atera da beraz orain kanpora. Liburu honetan defendatzen da egia eta salatzen da gezurra, eta kontzeptu erlatibo horien alde batean zein bestean kokatzen da idazlea, erdibideetan babestu barik. Giottok edo Dalík bezala, Etxartek ere badu bere Azken Afaria (Gaurko afaria, 48. or.), adeitsu eta politikoki zuzena izan gura ez duena, eta ohartarazten duena ETAren jomugan egon aurretik hipokrita zena gero ere hipokrita dela. Tabuekin eta halako egia enpirikoekin eraiki du Etxartek mundu bat itsu batek soilik ikusten ez duena eta mundutik kanporatuek osatzen dutena, alienatuena, mileuristena, langabeena eta mamuena, orain iraultzaile eta orain erdipurdiko garen burges txikiona. Uzkiak nazka eta era berean atsegin morbosoa ematen digunon mundua da.

Iraultza artistiko ororen desmasiekin idazten du Hedoik atentzioa deitzeko, pentsatzera bultzatzeko eta amorrarazteko. Sarkasmoa txarto ulerturik, agian irudituko zaio bati baino gehiagori gainetik jartzen den handi bat dela, baina niri iruditu zait maisuki erabilia Brechtek zerabilen “distantzia efektuaren” antzeko ironia neurtu bat, gizartea zehatzago behatu, kritikatu, eta dialektikoki aurkezteko aukera ematen diona: “Zelula bakoitzean haragitzen ditugu / abangoardia eta erretagoardia: / koadroak gara, liderrak eta ardiak; / dominatzaileak eta dominatuak”. Errealitate berri baterako lexiko berri bat dakar Sinplistak honek, erreferentzia eta kultismoz betea baina erradikala eta argia. Gogorra da, zauriak egingo dizkizu, haserretuko zara esaten dituen gauzekin, hunkituko zaitu hainbeste tristezia eta biolentziak. Zure erreakzioaren bila dabilen poesia da. Artea da.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak