kritiken hemeroteka

8.666 kritika

« | »

Made in Galiza / Sechu Sende (Txerra Rodriguez) / Txalaparta, 2012

Metaforak, hizkuntza gatazkak bistaratzeko Onintza Irureta / Argia, 2013-01-20

Sechu Sende soziolinguista ezagutu nuen lehendabizi, galego teknikarien udako ikastaroen harira elkarrizketa egin niolako Argiarako. Idazlea baino, galego eragilea nuen buruan, eta hala irakurri dut 2007an argia ikusi zuen “Made in Galiza”. Aitor dezadan astoa kartolekin dabilen bezala irakurri dudala liburua, batik bat hizkuntza gatazkarekin zerikusia duten narrazioetan begiak iltzatuta. Egunerokoan arreta horri jartzen diodalako.

Irribarre etengabeaz irakurri ditut, goxo kontatuak daudelako. Baina euskaldunak, euskal hiztun izateko egunero gainditu beharreko hesiez ohartua bada bederen, ezin zozo aurpegiz leitu metaforaz eta fantasiaz jositako ipuinok. Narrazio goxo-gordinak direla esango nuke, eta gogora datorkidan ipuina Hitzik gabeko lekua da, egia esan, gordinetik goxotik baino gehiago duena. Kurdistango Varba herrian ez dute hitz egiten ez idazten, haien hizkuntza eta hiztunak jazarriak izan direlako. Haiena erabiltzea debekatu dietenez, besterenik ez dute ahoratuko.

Ez dut uste parekotasun soziolinguistikoak egiten hasteko narrazioak direnik, hizkuntza gatazka sorburu duten ipuin asko galizieraren egoerarekin daude lotuta eta ezin dira euskarara bere horretan ekarri. Euskal hiztun kontzientziatuak, soziolinguistika hizpide dela, literaturaz gozatzeko aukera izango du. Hizkuntza gatazkaz kontzientziarik ez duenari, agian, bihotzera ailegatuko zaizkio ipuinok. Bihotzetik burura eta burutik mihirako bidea egitea ederra litzateke.

Azken kritikak

Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez

Irati Majuelo

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Paloma Rodriguez-Miñambres

Diesel
Bertol Arrieta

Joxe Aldasoro

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Silueta
Harkaitz Cano

Irati Majuelo

Koxka bat estuago
Henry James

Aritz Galarraga

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Hasier Rekondo

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak