« Hiru gutun Iruñetik | Metaforak, hizkuntza gatazkak bistaratzeko »
Mussche / Kirmen Uribe / Susa, 2012
Istorio hunkigarria Javier Rojo / El Correo, 2013-01-19
Kirmen Uribek nobelaren bidezidorretan berriro ere bidaia bat egitea erabaki du Mussche izenburua duen liburu honekin, bere nobelagintzan bigarren mugarri agertzen zaigun idazlanarekin. Bertan idazle belgikar baten bizitzaren inguruak azaltzen dizkigu, nobelari izenburua ematen don Robert Musscherenak. Nobelaren abiapuntua, dena dela, Euskal Herriarekin zerikusia duen gertakari batean dago, zeren, Musscheren istorioa kontatzeko, Espainiako Gerra Zibiletik ihesi Belgikara joan ziren umeen istorioarekin hasten baita, Karmentxu izeneko neskatoaren istorioarekin hain zuzen, hau izan baitzen Belgikan Musschek bere babespean hartu zuen neskatoa.
Argumentua hainbat planotan antolatuta dago, eta batzuetan ordenatu behar dugun puzzle baten aurrean gaudela ematen du. Gauzak honela, batzuetan nobelak “metafikzio historiografikoa” deitu izan den horren adibidearen antza hartzen du, non itxuraz pertsonaia nagusiaren bizitza kontatzeak bezain garrantzitsua dirudien bizitza horren kontaerara heldu nahi duen narratzailearen jarrera eta ibilbidea azaltzeak.
Eta ia eraikitzen ezinezkoa ematen duen bizitza horren kontaeraren saioa egiten den bitartean, ikusiko dugu nola sentimenduek gainez egiten duten. Idazlea, honetan ez dago dudarik, maisua da sentimenduak azaltzerakoan irakurlearen aldetik erantzun emotiboa sor dezaketen osagaiak erabiltzen. Idazleak adiskidetasunean eta leialtasunean oinarritutako tolesdurarik gabeko bizitza aurkezten digu pertsonaia horren bidez, protagonista heroi xume eta perfektua, zirrikiturik gabea, izango bailitzan, perfektuegia agian. Bestaldetik, nobela honek ipuin miresgarrietatik ere zerbait baduela iruditu zait, bertan munstroak bezalako pertsonaiak eta guzti agertzen dira-eta.
Oso gustura irakurtzen da liburua, baina irakurtzerakoan ezin izan dut baztertu idazleak irakurlearen sentimenduak bideratzeko ahalegin nabarmenegia egin duelako inpresioa.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi