kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Elur-antzara / Paul Gallico (Ane Urrestarazu) / Hamaika Books, 2012

Antzara arimaren ikur Karlos del Olmo / eizie.org, 2012-11-08

Paul Gallico idazle estatubatuarrari mundu osoan arrakasta lortzeko atea zabaldu zion 1941ean Elur-antzara liburu moduan plazaratzeak (1940.ean hedabide batean agertua zen, zatika). Gallico, beharbada, ez da lar famaduna asko ere asko saltzen duen idazle modura (eleberri honen milioi bat ale baino gehiago saldu arren beste hizkuntzetan); bai, ordea, etengabe eta gero eta hizkuntza gehiagotara itzulitako idazlari moduan (gure artean, esaterako, ezagunagoa bide da Poseidon filmaren gidoia haren eleberri batean oinarrituta dagoelako).

Ipuin luzearen eta eleberri laburraren arteko mugak beti egon dira lanbrotuta, eta idazlan hau horren adibide ederra da. Entzunezko bertsioan (binilozko diskoan zein konpaktuan) nahiz film modura (Richard Harris eta Jenny Agutter protagonista nagusi) ere atseginez hartu ohi izan dute mundu zabaleko ikus-entzuleek gaur arte. Musika lanak, antzezlanak eta bestelako artelan batzuk ere eragin ditu testuak; beraz, zer edo zer izan behar du lerroen artean gorderik orain euskaratik heldu zaigun lan honek, eta azken hilabeteotan hura irakurtzeko eta entzuteko parada izan duten euskal irakurle-entzuleek dagoeneko izango dute horren gaineko lorratzen bat edo beste. Dena dela, seguru asko hobeto ulertuko dugu lanaren sona jakin ostean argia ikusi zuela Bigarren Mundu Gerra bor-bor zegoela eta gerrak eragindako tragediaren oihartzuna igarri-igarria dela orriotan.

Hamaika Books argitaletxe berriaren apustu honek alde aipagarriak ditu: bateko, entzunezko bertsioa eta bertsio elektronikoa ere lagun etortzea; besteko, kolorezko irudi ederrez apain agertzea.

Euskarazko bertsioan ahalegin berezia egin du Ane Urrestarazu itzultzaileak testu irakurterraza lortzeko, eta hura agerikoa da, besteak beste, jatorrizko puntuazioa hautsi duelako eta hautu egin esaldi koordinatu eta mendekoak puntuz banaturiko esaldi beregain gisara ematearen alde, Euskal Herrian azken urteotan itzulpen “pedagogikoetan” nagusitu den bidetik jota, jokaera horrek idazlearen estiloa, aldez edo moldez, desitxuratzea ekar badezake ere, literatura darabilgula autu. Itzultzailea bi nagusiren morroi ei da: batetik, idazlearen estiloari zor dion begiruneak agintzen dio; bestetik, irakurleari ere fidel zerbitzatu beharraren manuak ere bete behar ditu. Euskal letren lumekin epeldutako elur antzar hau areago gertatuko da irakurlearen gozagarri, alde horretatik.

Tamala da, bestalde, itzultzailearen izena azalean aipatu ez izana, beste euskal argitaratzaile batzuek ere halaxe jokatzen dutela badakigun arren, baina itzultzaileoi dagokigu behin eta berriro, atertu gabe, eskatzea.

Ezin uka daiteke oso galtzada harri ederra jarri duela Hamaika Books argitaletxeak, eta beste hamaikatxo ere ekartzea opa besterik ez dugu.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak