« Antzara arimaren ikur | Etxekalte »
Motoa / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 2012
Adiskide arriskutsuak Javier Rojo / El Correo, 2012-11-10
Juan Kruz Igerabideren idazlan guztietan, xumeak diruditen horietan ere, zerbait berezia eskaintzen zaio irakurleari. Motoa izenburuko nobela honetan bezala. Itxuraz istorio sinplea da, neurri batean irakurle nerabeentzat pentsatutako idazlana. Ohiko narrazioen bideetatik abiatzen da liburua, teknikari erreparatuz gero: hirugarren pertsonan kontatutako istorioa; lehenaldian agertzen dira azalduta gertakariak; narratzaile orojakileak pertsonaia nagusiarengan fokalizatzen du informazioa; denboraren trataeran ez da bitxikeria handirik agertzen, denbora jauziak pertsonaiek oroitzen dituztenekin erlazionatuta baitaude… Bestaldetik, lehen momentutik harrapatu nahi du irakurlearen arreta eta horretarako sarrera handirik gabe pertsonaien aurkezpen zuzena egiten du gertakarien bidez. Protagonista hamabost urteko nerabea da, Igor. Nahiko nerabe topikoa dirudi, berarengan nerabeek izaten dituzten ezaugarriak biltzen baitira. Izan ere, hitz gutxikoa da, isila eta lotsati xamarra. Pixka bat motela besteekiko tratuan, baina baztertuta egotera heldu gabe. Istripu batengatik arazo fisikoa dauka beso batean, baina hau ez da eragozpena motoa gidatzeko duen abildaderako. Arazoak dituen familia batean bizi da, amak etxetik alde egin eta arazo ekonomikoak baitituzte. Edonola ere, familia kontu honetan ez da gehiegi sakontzen eta horri buruzko informazioa poliki-poliki helduko zaigu, pertsonaiak berak ez baitauka arazo guztien berri. Ezusteko gertakari bat dela-eta, Igorrek adiskide berriak egingo ditu eta, besteak beste, neska liluragarri bat ezagutuko du, printzesatxo erakargarria. Igor baino zaharragoak diren adiskide hauei esker, ezagutzen ez duen mundu ilun batean sartuko da, drogak-eta tartean daudelarik, eta mundu horretan printzesatxoa lamia bihurtuko zaio. Usteltzailearen eta gizajoaren arteko joko baten aurrean gaude baina Igor konturatuko da adiskidetzat dauzkan horiek engainatu nahi dutela eta mundu horretatik ateratzeko erabakia hartuko du. Nobela, gazteei zuzenduta egon arren, errealismo zikinaren bideetatik mugitzen dela esan daiteke, baina hondamendira eraman dezaketen adiskide horiengandik askatzerakoan aldaketa nabarmena ikus dezakegu: idazleak istorioak amaiera ona izan dezan ahalegina egiten du, gertakarien logikak beste norabide batetik jotzen zuelarik. Ad hoc sortutako amaiera honek, dena dela, ez dio baliorik kentzen idazlanari.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi