« Gorputzaren saioa, eta hitzena | Apaletik aske »
Hodeien adorea / Yoseba Peña / Susa, 2012
Hodeien adorea Lurdes Imaz / Aizu!, 2012-11
Postaleko Donostiak ezkutatzen duen hirian kokatu du Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen eleberria. Asturiasetik emigratutako Preciado senar-emazteen eta haien hiru semeen istorioa kokatu du “benetako” hiri horretan. Hantxe, anaia zaharra hiltzailea dela deskubrituko du Jon ertainak, eta hura salatu edo ez salatzearen inguruko buruhausteek egonezina sortuko diote.
Kontatzeko modu originala asmatu du Peñak. Izan ere, hildakoaren ahotsa hartuko du kontatzaileak, eta Jon eta haren arteko elkarrizketen bidez egingo du aurrera nobelak. Filma balitz bezala azalduko dio narratzaileak Joni haren bizitza, pasarte gozoak eta garratzak nahastuz: emaztearengandik banantzea, nerabezaroko maitea eta hura beste batekin ikusi beharra, anaiaren tortura…
Irakurlea azken orrialderaino harrapatzen duen erritmo bizia lortu du egileak. Alde batetik, denbora eta ahots narratzaileak nahasteak arretaz irakurtzera behartzen du. Bestalde, hainbat baliabide interesgarri erabiltzen ditu: abestien zatiekin mozten du manifestazioa eta haren ondorengo ihesaldiaren narrazioa, Trainspotting bailitzan, eta fotogramaz fotograma kontatzen du emaztearengandik banantzeak ekarriko duen liskarra.
Hara nobelaren mezua: “Esperantza izateko, ahaztu egin behar da. Hori bai: oroitzapen bat ezkutatzea, giltzurrunetan harri-koxkor bat txertatzea da”. Asmatu, hortaz, zer egiten duen protagonistak. Edo, hobe, irakurri nobela, merezi du eta.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui