kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Han izanik hona naiz / Joseba Sarrionandia / Elkar, 1992

Naufragioak Patxi Zubizarreta / Egin, 1993-01-24

Nondikbait joan den urteko Durangoko azokara Sarrionandiaren narrazio liburu berri eta bitxi bat agertu zen: Han izanik hona naiz.

Eta Elkar-en literatur sail itxuraz berrituan agertutako eskaintza honetan, honelakoak aurki ditzakegu: “asmakizunak, datzibaoak, haur ipuinen per-bertsioak, moebius zintak, paradoxak, penny dreadfuls, ametsak, laburmetraiak, gogoeta solteak eta beste botoi galduak”, hots, 1989an Pamielan argitaratu “Ez gara gure baitakoak” liburuaren jarraipen gisako bat.

Baldin eta liburu hau zure begi aurrera mirail baten antzera jasotzen baduzu, berehala zutaz desasosegua, egonezina eta ondoeza jabetuko dira.

Eta irakurketak mirail barrenera eramango zaitu, letren zurrunbilora, eta egilearekin batera, gure giza patuaren azken eusgarria maitasunean topatzea esperoko duzu, eta amestu; baina amodioa, utzi berria duzun mirailaren bestaldean egongo da, zuri begira, irribarretsu.

Eta maitasunarekin bat egiteaz etsiturik, han izanik hona izango zara, liburuko letren artean izen handiak, izen ehortziak edirenen dituzu, hala nola justizia eta askatasuna, hau da, bakarrik eroek ahoskatu izan zituzten izenak, izen handiak, izen ehortziak.

Eta eroek, beren buruei izen haiek ahoskatu izanagatik, beren izena infinitoki kopiatzeko zigorra aginduko diete: eroa, eroa, eroa, eroa…

Eta erotasunez brodatutako beren zigor paperaren oihartzunak heroi hitza sortuko du: heroi, heroi, heroi…

Eta oihartzun horrek bere baitan beste bat ekarriko dizu: herio, herio, herio, herio…

Eta, ondo kostata, azkenik lokamuts horretatik esnatzean, sukarrak oraindik nahasirik, oraingoan zure begitartea mirailaren honuzko aldean topatuko duzu, eta zure begitartea erori eta hautsia ikusiko duzu, eta akaso maitasunaren bila abiatuta, oraingoan liburu barrenetik ikusiko duzu zuri so, eta apika damutu egingo zaizu Joseba Sarrionandiaren liburu hau esku artera eraman izana, ezen bere liburuek naufragatzen baino ez baitute laguntzen, eta gaur egun jendeak ez du naufragatzeko arriskurik, denik ttikiena izanik ere, nahi izaten.

Et caetera.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak