« Argi urratua lurpeko eremuetan | Eskizofreniaren alderdi eztia »
Satorrak / Andoni Tolosa / Susa, 1990
Satorren paperezko aterpeak Edorta Jimenez / Egin, 1990-06-05
Euskaldunok, beste askok bezala, animalia eta piztien irudiak hartu izan ditugu gure buruari buruz zeharka edo sinbolismoz berba egiteko. Ezizen edo goitizenak dagoz lekuko. Geure Totemak eta Tabuak egin ditugu. Bestelako izakiekin bategite edo identifikatze honen beronen ekandukoa da Andoni Tolosa Hernanikoa ere. Argitaratu duen liburuaren izenak eta berari buruz eskaintzen digun azalpenak, behinik behin, halaxe adierazten digu. Susak —askok galdetzen du izen horren nondik norakoaz— Satorrak izeneko liburua plazaratzean denon begien aurrera ekarri du nik esandako guzti hau non frogatu.
Argia da satorrak iradokitzen duena. Gauez lan egiten duena, lurpean dihardu, zuloa han zuloa hemen, ezkutuko gordeleku-sarea eraikitzen. Beraren ihardunaren lekuko bakarra, mutua beti ere, han hemenka ageri izaten diren lur tontortxuak dira. Mundu bi direlako, azaleko eta azpikoa, Satorra dugu Totem-a gainezarritako gizarte-eskizofrenia hau behin betirako erauzi gura dugunok. Ahatik, ez gara ikur hartako alderdi politikoak zertan izan behar. Unibertsala da Totem-a.
Orain arteko sarrera luzetxo hau, zilegi bekit, beste zera esateko baliatu nahi dut, hain zuzen ere, tituluan bertan hasi eta azken orrialderainokoan, trikimailurik gabe, bere berea duen mundura gonbidatzen gaituela Hernaniko honen liburuak. Hartu ala ez, norberaren buruari sator eriztea ez erizteak erabakiko du. Erabakia hartzea izanez gero, aspaldion euskaraz egin diren olerki liburuetarik beharbada berezkoenerako ateaz bestaldera joango gara. Hantxe itxaroten gaitu Tolosaren munduak.
Satorrek zuloak zulatzean egiten dutenaren antzera, mundu egituratua da Andoni Tolosak liburuan erakusten diguna ere. Zuloak, Aterpeak, Argi itsuak, Larruarenak, Laberintoak eta Hurrengo aintzirak, liburuak dituen atalak dira. Horien aintzinean, sarreratzat edo, beste olerki bi sartu ditu.
Hasierako olerkia aztertuz gero, liburuan zehar agertuko zaizkigun gaiak antzemango ditugu. Interlokutorea —“espaloian ikusi haut”—; espaloia bera den kale anonimoa, hau da, hirikoa; barrikadak eta lehenago esan dudan kantu-kutsuagatik eta tonu epikoagatik.
Gustoak albora utzita, egileak jorratuko bait ditu bereak, hurrengo, atala aurrekoari josten zaio, ondo josi ere, interlokutorea inoren larrupean bait dago. Beraz, larruarenak, ez amodio edo maitasunarenak. Larrua utzi —desenkantua?— eta labirintoetara etorri da ondoren, berriro kalera, alegia.
Laberintoak gauez dira, egunez kaleak eta errepide soilak izan diren geografia berean. Gasolindegia dateke laberinto gauero berjaioen ikurra. Argiak piztuta, bidaia eta misterioa iragartzen dizkigute. Ihesa ere. Ezkutalekuaren bila dabilenaren bihozkada mindua. Izpiluaz bestaldera jo ahal izatea izan dezan nahiko luke iheslariak. Ez al da horxe izaten Alicia?
Besterik esaterik ere badago azken atal honen gainean, une zoragarri dagozela “…norbait utzi duguna/ gure uhararen mugetan”- esate baterako. Alabaina irakurleak berak idoro ahal izango ditu halako bitxiak paperzko izaro honetan. Ez da maparik behar. Hala ere, mezua utziko dizu azkenean egileak, hobe ez. “Egin lrratia”n musika saioak egiten dituelarik, nola ez esan “abesti bat zegon hor hiretzat”, abestiak eroan izaten bait dute isileko aitorpena. Andoni Tolosaren aitorpenak ez dio “izan zarela ene bizitzako onena”, ez., Mezua den aitorpenean, “goazeman, goazeman” dio, zeren “udaberri baten zai gauden gu ere/ eta hain luzarorako dinagu lana/ ikusteak ez duela balio/ goazeman goldatzera”.
Enea, bada, aitorpena eta, mezua da, aldi berean. Liburu ederra eta itxaroten izan ez dudana. Euskal olerkigintzako bideak auniztu egiten dira, zorionez. Etorkizuna, honetan ere dator, agudo, errepidean gora.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi