kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Ez gara gure baitakoak / Joseba Sarrionandia / Pamiela, 1990

Bi egile dituen liburua A. Moreno / Egin, 1990-01-23

Bakandu egiten dira Pamiela etxeak argitaratzen dituen liburuak. Egin egiten duenean, berriz, ikusgarriak egiten ditu. Hemen dago, esaten baterako Ez gara gure baitakoak titulua dakarren hau.

Liburu honen egileak bi dira ene iritzian, zeren testugilearen lana ona bada, ez da makalagoa marrazkilariarena.

Ez dut uste,ondo, artez edo zuzen ulertu zuenik baten batek Sarrionandiaren aitorpen hura, berak bihotz bi zituela zioenekoa. Paradoxa da bai, bihotz bi izatea. Hare paradoxa itzelagoa hamaika bihotz izatea. Hitz jokoa ematen duen antibihotza ere paradoxa dateke. Bizitza bera paradoxaz josita dagoela esatea baino zuzenagoa da, beharbada, bizitza bera ez dela besterik, paradoxak jostea baino. Joslearen haria dialektika da ezizenez hurrean.

Hala ekialdeko tradizioan nola gurean, paradoxaren gainean eraiki da hamaikatxo ipuin. Joseba Sarrionandiak tradizio biak jokatzen ditu orain Kung-Fu ikusten egoten garenoi irensgarri berria ekartzeko.

Ez daude Tao-tik urrun hemengo batzu. Guztien artean osatzen duten sareak halako arraina arrapa gura du, bizitza bera.

J. E. Urrutia, Kapok ere bere sarea josi du, paradoxa hari meheaz, umorez —ohi duen bezala— eta kipulak azalak baino interpretaziorako bideak ugariagoak dituzten irudiak eta argazkiak ekarriz.

Irudigilearen lana izkiriatzailearen zereginaren osagarria izan bada ere —eurek jakin behar zelan egin duten lan— autonomia dute hemengo marrazkiek.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak