« Babilonia, Irigoienen sintesia | Bi egile dituen liburua »
Batasun eta zatiketen artean / Martin Ugalde / Elkar, 1989
Batasun eta zatiketen artean Josu Landa / Argia, 1990-01-14
Bere burua nabarmentzea gustatzen ez zaion horietakoa da Martin Ugalde. Kazetari lanetan ere zomorro ibili izan da han eta hemen (“Zeruko Argia”n eta “Deia”n batez ere). Artikulu eta elkar hizketen bilduma den liburu hau letutakoan, pentsa liteke Ugalderen apaltasuna gehiegizkoa ere badela, baina besteenganako errespetua hain baliozkotzat jotzen duen pertsonari hori eta gehiago ere errespetatu beharko zaio.
“Batasun eta zatiketen artean” izenburuak liburuaren edukiaz nahikoa adierazten digu. Lehenengo zatia euskararen batasunari buruzko auziari dagokio, eta bertan “h”aren gatazkaren inguruan egin zituen zortzi elkar hizketa eta artikulu modura argitaratutako zenbait eritzi biltzen dira. Gainerako ataletan gai askotako artikuluak bildu dira, baina esan liteke gehientsuenek abertzaleen arteko zatiketa dutela ardatz, eguneroko gertakizunek eskainitako parada baliatuz.
Oso gustokoa du Martin Ugaldek “inor ez dela egia osoaren jabe” esatea, eta sarritan erretorika hutsa izaten dena, filosofia politikoa dugu honen kasuan. Horrekin batera, euskal historiaren unerik gatazkatsuenak ezagututako andoindar honek, sekula ez die posizionamenduei muzin egin. Euskararen batasunari buruz eta baita politikoki ere, oso eritzi jakin baten agertu izan da beti inolako lotsarik gabe. Baina egindako hautu zehatz horietatik at, sentsibilitate aparta erakutsi ohi du abertzaleen arteko zatiketa suabetu edota batasunerako bidea errazte zezaketen zubiak zabaltzearren. Arestikoa ez da ohar biografikoa, liburuan zehar lerrotik lerrora antzematen dena baizik. Berak erabilitako esaldiak dioen bezala, “hau esaten dit nire kontzientziak; ajola gutxi kontsignak”. Martin Ugaideren ezpala aspalditik datorrela erakutsi digu liburu honek azken urteotan besterik ezagutu ez dugunoi. Aurrerantzeko puska batean ere izango da ezpal horren beharra.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi