« Itsastxorien bindikapena | Olerkiak »
Likantropo / Xabier Montoia / Susa, 1985
Hiru poeta gaztek beren liburuak argitaratu dituzte Susa sailean (III) Silvia L. / Egin, 1985-03-31
Jotake ari zaigu Susa argitaletxea liburuak ateratzen. Azokan ateratzeko zen askok orain arte ez du argia ikusteko aukerarik izan. Hemen daude azkenik eta haietariko zenbait komentatzeko asmotan, Eneko Olasagastiren Gauzurtz baten izenak asmatzen; Omar Nabarroren Itsastxorien bindikapena eta Xabier Montoiaren Likantropo dira plaza honetara ekarri ditugun poesi-liburuak. Poesia eta hitzlana nahiko orekaturik dagoen sail honetan zail egiten zaigu, poesiari dagokionean, zein den zein baino hobea erabakitzea, besterik gabe onak diren batzu bazterrean uzteko beldurrez. Subjetiboak dira, beraz, gure azterketak, poesia aztertzeko erizpide sendoa argi ikusten ez den bitartean.
[Beste bi liburuez ari da tartean]
Likantropo
Xabier Montoiaren Likantropo poesi-liburua argitaratzen duen bigarren liburua da. Lehengo hasiera eman zion “Susa” saila (Anfetamiña). Montoia “under ground”aren poeta dugu. Bere mundu poetikoa marjinaltasuneko elemenduez osatzen da eta alde horretatik (aukera egin dunez gero) egundoko koerentzia dute poemek, liburuari batasuna ematen diotelarik: “Baditut belarriak ixiltasunez beteak/ garbitasuna ur beroa prophylapxis/ hatzamarrak prospekzioari ekiten dio/ eta zutotik malko uholde bat ixurtzen da/ zola bustiz Azkenik musika entzun dezaket!”, (13. or.). Poetak biztanle medio-burgesari nazkagarri gerta dakiokeenaren estetika erabiltzen duenetik “punk” mugimenduaren barruan kokatzen du bere burua. Ikusi, adibide gisa, poeta k egiten digun proposamen probetxagarri hau: “Tinka ezazu zure, limoiezko hortzetan/ garbi ezazu zure txu epela eta arrosaz/ eta zugana etorriz/ eztiki esaten dizun: ama/ hil/ ehun bider( hilik izan arren” (53. or). Liburu honetako poema gehienak laburrak dira, eta ez du poetak ahazten poesiarekiko lotura: “Hemen odolik ez dario/ ene zauriari hitza/ besterik ez dario.” (31. or edo: “Maitasuna hitz bat besterik ez da jakina/ horrexegatik alfabetoa/ txikitu egin zuten/ gure gorputzek/….” (67, or.). Irudiak bestalde, ugaritzen dira liburuan zehar mundu poetiko bat osatuz . Azken finean, jendea da Montoiarentzat likantropoak irudikatzen duena: “Argiak itzaltzen direnean/ zoko ezkutuenetatik ere gaueko pizti goseti guztiak/ irtetzen dira/ ezezagunaren erresuma hedatuz/…” (81. or.)
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi