« Ispiluak | Hiru poeta gaztek beren liburuak argitaratu dituzte Susa sailean (I) »
Itsastxorien bindikapena / Omar Nabarro / Susa, 1985
Itsastxorien bindikapena Iñaki Camino / Argia, 1985-03-24
Hiru olerki sail biltzen ditu egileak argitarapen honetan; gaiaren aldetik aski antzekoak diren olerkiak biltzen ditu sail bakoitzean, “Itsastxorien bindikapena”, “Tristuraren inbentarioa” eta “Alkodola” hiru horien izena. Lehen sailean gai bat baino gehiago ukitzen du poetak, baina kaioak dira gai nagusi. Nerbioi ibaiak galdua du bere bisai orijinala, herdoil ustelak jana baitio kolore gardena. Kaioak ere ahantzia du bere irudia urek hau isladatzen ez diotenetik. Picassoren Guernica ere protagonista dugu, gaur egun asko eta asko baitira Euskal Herriaz beren Gernika pertsonala egin nahian direnak. Sexu pitta bat, gorputza hondatzen duen denboraren iragana eta beste zenbait ideia.
“Tristuraren inbentarioa” deritzanean, errima hasten da, neurtutako poesia. Gaiak askotarikoak dira, baina denbora nagusi. Heriotze bildegi den hilobi aurretik heriotzeari zelan zaion begiratzen, denbora jatunak izaera nola duen jaten, tristurak nola galdu dituen bere bibolinaren partiturak. Urtaroak ere baditugu: udazkena, negu oroestaltzaile biluzia igande arratsaldeko bakardadea edota defenditu nahi ez den aitaren banketxea. “Alkodola” sailean eskemak aldatu egiten dira, eldarnioa baita errealidade bilakatzen, hitz berriak asmatu beharra dago begien lausoa adierazteko, alkodolak hildako neuronak gordetzen zituen oroitzapenak ezin beretuz ari da poeta.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez