« Itsastxorien bindikapena | Olerkiak »
Gauzurtz baten izenak asmatzen / Eneko Olasagasti / Susa, 1985
Hiru poeta gaztek beren liburuak argitaratu dituzte Susa sailean (I) Silvia L. / Egin, 1985-03-31
Jotake ari zaigu Susa argitaletxea liburuak ateratzen. Azokan ateratzeko zen askok orain arte ez du argia ikusteko aukerarik izan. Hemen daude azkenik eta haietariko zenbait komentatzeko asmotan, Eneko Olasagastiren Gauzurtz baten izenak asmatzen; Omar Nabarroren Itsastxorien bindikapena eta Xabier Montoiaren Likantropo dira plaza honetara ekarri ditugun poesi-liburuak. Poesia eta hitzlana nahiko orekaturik dagoen sail honetan zail egiten zaigu, poesiari dagokionean, zein den zein baino hobea erabakitzea, besterik gabe onak diren batzu bazterrean uzteko beldurrez. Subjetiboak dira, beraz, gure azterketak, poesia aztertzeko erizpide sendoa argi ikusten ez den bitartean.
Gauzurtz baten izenak asmatzen
Eneko Olasagastiren liburua, aipatu dugunez, Gauzurtz baten izenak asmatzen dauka titulu. Ezaguna zaigu egilea zenbait aldizkaritan eginiko kolaborazioak direla medio, hala nola beste batzurekin batera sail honetan bertan ateratako Eta zergatik ez …. Sigrid? liburuagatik. Poeta honen mundu ikuspegia, liburu honetan, intimista dela esan dezakegu, sozial kutsuko poemekin nahasten duelarik. Liburuaren lehen partean maitasunaz ari da eta bertan iraganarekiko bildurra azalerazten du, bide batez metapoesia eginez. Adibide bat ikus dezagun: “Ez dut nahi/ gau hori/ iragan honetara kondenatu/ ez, paper honetan gorde/ gure gorputz izerditsuen/ memoria.” (17. or.) edo-ta,”… gure gorputzek ez dute istorio honen/ bukaerarik idatzi.” (33. or) Ikusi denez, idatzirikoa ez dela derrigorrez iragandako zerbait azaltzen saiatzen da poeta.
Parte honetako poema askotan argi ikusten da zinearekiko nolabaiteko lotura. Ikus dezagun hau goian aipaturiko joerarekin nahasirik: “Idatzi gabe jarraitzen dut/ dena,/ eskua ez altxatzeagatik/ papereraino,/ hitz juxtua ez esateagatik,/ zu ikuslea zarelako/ nire amodioa/ proiektatzen duten zinema.” (29. Or)
Bigarren parteak “Urrun da Beyrouth/ Urrun al da Beyrouth?” dauka izena. Hemen hasten dira poema sozialagoak, zeinetan poesia prosaikoagoa bihurtzen bait da. Neurri berean, zenbait poematan existentzialismo kutsua atzematen da. Orohar etsipenerako poemak ditugu parte honetako gehienak, gai asko ukitzen duelarik; ez da honetan lehenengo batasuna gordetzen. Zenbait konposiziotan elementu marjinalak tartekatzen ditu, poesi-mota bati arrotzak zaizkionak baina honetan eta, ikusiko dugunez, Montoiaren kasutan egoki gertatzen direnak: “Askatasunarekin, gaur/ egunero bezala/ larrua jo diagu,/ kalean preserbatibo erabiliak/ sakabanatzen dituk,/ baina ez diagu elkarrekin/ goizalderarte gelditzean bere beso/ beroetan/ inoiz lo hartzea lortu.” (51. or).
[Beste bi liburuez ari da ondoren]
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez