« Ipuin ezberdinak eta erregalokoak | Lehen bilduma 82-84 »
Mantal urdina / Martin Ugalde / Erein, 1984
Bi funtzionari-ipuingileen lanak aztergai (I) Silvia L. / Egin, 1985-02-03
Bi ipuin liburuetaz arituko gara gure gaurko komentaketan: Martin Ugalde-ren Mantal urdina Eta Jose Mari Velez de Mendizabalen Zeu zara, Carmen. Biak atera ziren pasa den abenduko azokan, Ereingo literatura sailean; baina guzti honetaz gain, elkarrekin jartzera bultzatu gaituen lehenengo arrazoia egileen ihardutea Eusko Jaurlaritza izan da: jakina denez eta oker ez bagaude, Kultura Sailean.
Martin Ugalde idazle ezaguna da guretzat gaztelaniaz idatziriko zenbait lanengatik. Hegoamerikan bizi izana, dioenez enkarguz bakarrik lan egiten du (idaztetik bizi bait da), eta hori dela eta, biziki eskertu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari emaniko beka zeinari esker Mantal Urdina idatzi duen. Liburu honen ardatza zaharrenganako ardura litzateke; ipuin guztietan zahartzaroko pentsa-sentimoldeak aurre egiten dio gazte jenerazioarenari. Mantal Urdina izeneko ipuinean, adibidez, Engraxiri ezinezko zaio bere errainak erregalatu dion mantala ikustea ere, dakarzkion gogorapenek zoratu egiten bait dute. Baina gogorapen-sentimendu hauek ezin inori kontatu: Engraxirentzat daukaten karga emozionala ez lukete errainak ezta semeak ere ulertuko. Azkenik, ia ipuin guztietan bezala, heriotza da nagusi. “Mugarri galduen itsumundua” ipuinean zerbait antzeko gertatzen da: apaizaren zerbitzuan dagoen atsoa oso zahartuta dago eta bota egin nahi dute. Eta berriro heriotza. Ipuin honek Irun Hiria sariketa irabazi zuen pasa den urtean. Liburuan bertan agertzen den beste ipuin saritua, “Erregetako izpiritu beltzarana” izenekoak Ignacio Aldecoa literatur saria irabazi zuenak denborak eragindako kalteak agertzen ditu. Eta etengabe, denboraren iragatearen gainetik, dena lehen bezala irautea nahi izatea: iraganaren ilusioa, hona liburuaren beste ardatz bat. Errege egunean, Baxiliren poza bakarra zen Xaturrek, besteak nola jakin gabe, zapato garbituetan uzten zizkion erregaluak ikustea. Urteak aurrera joan ziren Errege egun batetan Xatur hilik agertu zen arte. Ohitura hura gordetzeko grinak sorpresa bat emango zion Baxiliri.
Gainerako ipuinetan, bestela, kontraste bidez adierazten zaigu zahartzaroko nahi eta ezina: “Eguzkiaz jertsea-ehotzen” izenekoan, adibidez, Joxe eta Anttoniren semea, “botere bereziak” zituen Beñat (“botere” horiek poesiarako joera besterik ez ziren) gorantza doa bere idealtasun eta bizi den arbolarekin batera, norberak aukeratzen duen bizimodu kunplituaren metafora; gurasoak, aitzitik, behera; zahartzaroaren amildegian behera.
“Gizontzarra” ipuinean frustrazioa agertzen zaigu hildo bezala. Kointzidentzia batzu bildu dira bi agure ezezagunen inguruan ustekabezko amaiera triste bat suertatuz: haietako baten heriotza. Hauxe izan da beharbada gehien gustatu zaigun ipuina, eta hildako Cortazar-en kutsua atzeman diogu.
Falta zaigun ipuina, “Sugegorriak ilunpean zain“, Euskal Herrian hain hedaturik dagoen mesfidantza baten berri ematen digu: herriko batek komandoa salatu duenentz… giro honetan etsaientzat dira beti irabaztekoak.
Liburu honekin amaitzeko, aipatu ipuinek sortzen duten etsipen hori, orokorrean, eta ekintzaren azpian dijoan beste istorio arruntagoa, ederki isladaturik: zaharrek bizi izaten dituzten abandono egoerak. Merezi du, bai; instituzioek dirua honelakoetan gastatzea.
[Josemari Velez de Mendizabalen “Zeu zara, Carmen“ez jarraitzen du]
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi