« Azterketa formalista bi | Lehen urrats bat… »
Zakilixut 1 / Antton Olariaga / Hordago, 1979
Gure dibagazio szientifikoak R. Etxezarreta / Egin, 1979
Zakilixut, zakili(npotro) Xut(beroa), pitilintente, passssssadenada, eta hemen ibili behar. Behin batean Euskadin akelarrea zan, hantxe ikusi nuen zakilixut dantzan (???), kirtentsuena zan bertako plazan, huraxe kirtena han kirtenik bazan.
Bizitza
Txirritak ere ba omen zuen jogailua (apareilua, herreminta, heldulekua) honela zion behintzat bere azken hitzetan Ustela bailarako auzo maistra izan zen ene aitaren izeba neska zaharrak, eta, haren eritziz beti, manejatzen ez zekiena ere ez ote zen, zurrutero galant famatuaren izena, beste horretan zituen habildade koxkor batzuek ere izkutatzeko erabili ote zuen, alegia, eta ondorengotzat periodiko saltzaileren bat edo beste utzi ote zuen, eta nik sinetsi, ez baita posible Txirritaren humorearekin bakarrik, periodikoen ilustraziorik gabe, horrelako pertsonaia izatea, eta zakilixutek duen kultura nonbaiten oinharritu behar da. Kontu izan gainera, Granzisko hil arte, Euskadi Herian nehork ez zuela periodikorik irakurtzen, saltzailea ez baldin bazen, eta hauetatik zinkuentaporzienak bakarrik. Orduan Kolditxu Izagirreren teoria, intuizioz betea baina azientifiko hutsa, neronek ere izenpetzen dut eta geroa lekuko, argumentazio aberats eta solidoagoz. Alors, a gisa de Konklusión: Zakilixut Txirritaren seme ideolojikoa ez ezik, bere seme natural, ilejitimo, bastardo, izkutuko eta klandestinoa izan zen. Txirritak egindako periodiko saltzailea. Ama, nire odoleko izeba hori edo beste neska zaharren bat izan ote zen? Hori beste galbae batetan irauli behar dugun hirina da, baina pentsatuko duzu, ba, zuk ere denak ez direla egun batetan esatekoak.
Noski beste ahaideak ere izango dituela, baina zeintzu diren ez da batere gauza garbia. Dena dela eta hau ere beste batetarako utziko dugu E. Knórr, L.M. Mujika, Txillardegi, Txelis, Lizundia, San Martin eta hauek ez dira honen odolekoak, hauek prezakilixutianoak dira, eta prezakilixutianismoa Larramendi eta Etxabe (ez dezimo eta ez Gregorio eta Juan Jose)ren odolekoak dira, orain sei mende Belokirretxe kantoria, poema petrikoarekin Herri Irratian hazi zen odola.
Zakilixut Euskakadi Heriko kultoen eredu (gehiegiegi)
Bai, bai. Kultus inter pares, kultoen artean primoa.
Esana dugu goian, maketagileek lana zuzen egiten badute behintzat (harrigarria litz-ateke), gaztetako bere kultur iturria, kultur zurrutadak (ez zirritadak) jo zituen tokia, zein izan zen. Periodikoak, noski. Egia da bera hau izkutatzen saiatzen dela, ez oftzioaren dishondrosoagatik, bere arbasoen lizunkeriagatik baino. Orain, berriz, garbi dago bere kultur iturria kalea dela, denonkrazia garaian sortutako akraziak promozionatu duen kalea. Kalea da absolutoa, kalea da alkoba, kalea urdaila, kalea kankartekoaren antsiak, kalea da oro. Honek periodikoak erabat baztertzen ditu, periodiku denak, ez du ezer irakurtzen, ez da EGIN ere, bestela beste adarjotze batzuk egingo lituzke, ez litzateke ez pasatuko Balendin Enbeitaren argazkia, Xalbadorren izena azpian jarrita. Mozkortzen denean bakarrik irakurtzen du eta bertan abangoardiako literatura bakarrik, Virginia Wolf Urre ta Bizkaia adibidez.
Bertsopapera mamiz eta azalez erabat transformatu du, eta bertsolari modernoaren funtzioa ere garbi betetzen du, eguneroko goseen alaitasuna azalduz.
Bere humoreak ere fintasuna hedatzen du nonahi, eta horrek merezi du puntuazioa bastokeriaren erreinu sanctisssimu honetan (begira aldamenera).
Politikoa
Aita bezalaxe politiko hau ere, aita fuerozale euskara zale, dale ta dale. Hau berriz indefinitua, independientea hil arte, haitzurrak eta palak mudatuko eztute, eskubia xaxatuz eta ezkerra zirikatuz. Ziriak ere lanak ematen baitizkio, eta hori entretenitzeko zerbaitetan enplegatu behar, ez bere buruarekin oheratzen bakarrik. OH Gurutze! Libra gaitzatzu ziri zorrotz terrrrrible honetatik, beti gu bustitzen ari baita, eskaini iezaiozu zure dontzellatasuna herriari, eman, eman, eman… eman iezaiozu narrutero dontzello horri ase dadin, utz gaitzala ortodoxoen pakean, pakean!!!! ppppaaaak k k k k k e ee ee AN, pakesnean!
Politiko bezala oso publikoa ez bada ere, diskrezioa baita bere birtutea, (oh! ah! eh! Urtzi) ez du alderdi poilitikorik sortu baina ustekabean, hor dago fenomeno soziologiko baten leader, zakilixutianismoa gorpuztu duen zerebro urdin bezala, nahiz eta gero berearen biktima izan.
Pertsonaia
Politiko publikoa ez bada ere, pertsonaia dela ezin Ukatu. Pertsonaia jator bat. Ioanes artzaia, Maisu Juan, Peru Abarka, Bautista Basterretxe, Jurgi Kapitaina eta abar ez bezalakoa. Scardenalli ia ezezagunaren parekoa, hauetatik literatura irakurtzen duen bakarra, gainera.
Pertsonaia hori sinbolo bihurtu da. Nori ez zaio botatzen “hi Zakilixut” agurra Ikasle alferrari, txorterogai frakasatuari, mutil zahar erratuari, porruzale hamarrotuari.
Noski pertsonaia frustratu bat dela ia humore beltze erabiltzen duena, baina euskaldunok noiz ez gaitu egin zoriontsu geure desgraziak. Horrela jasaten du Zakilik geure kezka eta ez behar guztien pisu alaia, egunen batean geuk suizidatuko dugun arren, eta damatuko ez garen arren. Hala ere, maiteko zaitugu, Bihotz bihotzez gure kristau maitea.
Oh Euzkadi!
Kaja Laboralean betiko erretratistak. Olariaga goseak hiltzen, eneeee! flakatuta aurkitu haut Antton, preokupantea duk, altxatzen al zaik? ia ba, ia ba.
eta zuei?
Neri?… Bejondeizuela (ixut!)
ez eros, ez irakur ZAKILIXUT, Euskal Herriko, tristerik alaiena.
Hetero
Uxue Alberdi
Irati Majuelo
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Amaia Alvarez Uria
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Patxi Larrion
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez